Óscar Miguelek SERNAUTOren ‘Mugikortasun berrirako berrikuntza’ V. topaketan parte hartu du

31/10/2019

SERNAUTOren ‘Mugikortasun berrirako berrikuntza’ izeneko V. topaketaren barruan, Óscar Miguelek, CIDETEC Energy Storageren zuzendariak, automozioaren alorreko enpresa hornitzaileak gure herrialdean aurrera eramaten ari diren irtenbide teknologikoei buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen. Topaketa urriaren 17an izan zen, Madrilen.

José Esmorísek SERNAUTOren I+G+b batzordeburuak eta Cie Automotiveren I+Geko zuzendariak moderatu zuen mahaia. Osagai-fabrikatzaile garrantzitsuen ordezkariak bildu ziren: Oskar Goitia jauna Mondragón Internacionalen lehendakaria eta Mondragon Korporazioaren lehendakariordea (Automozioa dibisioa), Vicente Sala jauna Faurecia Interior Systems-en I+G+b batzordeko arduraduna; Ignacio Naranjo jauna Schaeffler Iberiaren Automative dibisioko lehendakaria eta Automotive Aftermarket dibisioko zuzendaria Europako hegoaldean eta Joan Miquel Torras jauna Zanini Auto Grupen lehendakaria.   

Óscar Miguelek baterien ikerketa oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen, ingurune publikoan ibilgailu elektrikoen eskaera areagotzen ari delako. “Ibilgailu elektrikoen kostua nabarmen murriztu behar da, haien balio-bizitza areagotu eta etekina hobetu" berretsi zuen eta "Europak helburu horiek lehenetsi behar ditu, bateriaren balio-katea oso luzea delako. Zenbait elementurekin itsutzeak ez du merezi, helduko baitira. Aldiz, enpresek badute beste osagai, modulu, kudeaketa-sistema...batzuetan posizionatzeko aukera. Gaur egungo bolumena ez da oso handia eta inbertsioak oso zailak dira, baina badira garapen horietan kolaboratzeko prest dauden unibertsitate eta ikerketa-zentroak, CIDETEC kasu." 

Ondorio nagusitzat atera zen erronkei aurre egin eta horiek gure industriarentzat abagune bihurtzeko ezinbestekoa dela lankidetzarako ingurune bat izatea, zenbait euskarri izango dituena estrategia desberdinak aurrera eramateko, nagusiki I+G+b eta lankidetza publiko-pribatua.

Zabaldu: