POLYMAT-CIDETEC enpresen doktoretza-beka, egoera solidoko bateriak ikertzeko

25/02/2021

Doktoretza-proiektuaren baitan, polimero-bloke hibridoetan oinarritutako elektrolito solido berriak garatuko dira, goi-tentsioko katodoekin egonkor mantentzen direnak.

Energia biltegiratzeari buruzko doktoretza-beka bat egiteko aukera dago POLYMAT fundazioko Basque Center for Macromolecular Design and Engineering zentroan. Aukeratutako hautagaia POLYMAT-ek kontratatuko du. Ikerketa-jarduera POLYMAT eta CIDETEC-en egoitzetan egingo da.

Doktoretza-tesiaren helburu nagusia goi-tentsioko katodoekin (> 4.5V vs. Li/Li+) egonkor mantentzen diren elektrolito solido berriak garatzea da, bereziki arreta jarriz mikrohomogeneotasunari, automatikoki konpontzeko gaitasunari eta litioaren aurkako babesari. Egonkortasun elektrokimiko handia, ezaugarri mekaniko onak, litiozko anodo metalikoekiko bateragarritasuna eta eroankortasun ioniko handia duten polimero-elektrolito solidoak garatzeko erabiliko dira material onenak. Bereziki arreta jarriko zaio sintetizatutako polimero-elektrolito solidoen egonkortasun elektrokimikoa ebaluatzeko metodo argi bat garatzeko prozesuari. Azkenik, litiozko anodo metalikoak eta goi-tentsioko katodo lodiak dauzkaten goi-tentsioko bateria solidoekin ebaluatuko dira garatutako polimero-elektrolito solidoak.

Hautagaientzako informazio xehatua ikusteko, egin klik hemen.

Zabaldu: