STARTNOW: Elektromugikortasunaren etorkizuna

22/06/2018

STARTNOW biltzarra egingo da uztailaren 4an eta 5ean Donostiako Teknologia Parkean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta CIDETEC EnergyStoragek antolatuta.

Elektromugikortasunarekin eta energia-metaketarekin erlazionatutako teknologien azken aurrerapenak azalduko dira biltzarrean, eta arreta berezia jarriko zaie haien balio-kate osoko zailtasun eta aukerei, baita haiek gizartean izango duten inpaktuari ere. Enpresei, teknologoei, ikertzaileei eta administrazioari zuzendua dago ekitaldia, baita han landuko diren gaiei buruzko interesa duen orori ere.

Biltzarra doakoa da, eta izena eman behar da aldez aurretik, http://www.startnow.eus/asistencia/ webgunean. Gehienez ere 200 lagunentzako tokia dago.

Lehen egunean, uztailaren 4an, punta-puntako bi adituk azalduko dute gaur egun zer egoeratan dagoen teknologia hori nazioartean: Shmuel de Leon aditua, mundu osoan ezaguna, eta MichaelKrausa, KLIB baterien plataformakoa (Alemania), Alemaniako adibidearen berri emango duena. Punta-puntako zenbait enpresatako ordezkariak ere izango dira jardunaldian, eta elektromugikortasunaren inguruko hainbat jakintza-alorri buruz duten ikuspegia azalduko dute. Besteak beste, enpresa hauek hartuko dute parte: Leclanché, Nissan, Acciona, Atotech eta IBM.

Ekainaren 5ean, paradigma teknologiko berri horren inpaktu soziala aztertuko da, eta garraio publikoa kudeatzen duten zenbait erakundek eta enpresak hartuko dute parte saioan. (Ikusi programa osoa: http://www.startnow.eus/programa/)

Bestalde, ibilgailu elektriko batzuk erakutsiko eta probatuko dira egun horretan, hala nola BMW, Tesla, Renault eta Nissan etxeen modelo gailenak eta iTram autobus elektrikoa, Irizarrena, Donostiako Dbus konpainiak erabiltzen duena.


Webgune honetan dago biltzarrari buruzko informazio guztia: http://www.startnow.eus/.

Zabaldu: