Google Analitycs-en cookieen erabilera Webgunea honek analisirako cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzen eta erabiltzaileen nabigazio-joerak aztertzen lagunduko digun informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egingo duzu cookieak instalatzea. Erabiltzaileak arakatzailearen ezarpenak alda ditzake eta, nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean instalatzea ekidin; dena den, kontuan hartu beharko du ekintza horrek zailtasunak sor ditzakeela webgunea erabiltzean .

Onartu
Nola konfiguratu

LiPLANET proiektuak bateria-gelaxkak ekoizteko ikerketa-ildo pilotuen Europako sarearen oinarriak finkatuko ditu

06/03/2020

Horizon 2020 programaren esparruan, Europako Batzordeak LiPLANET proiektua finantzatuko du datozen bi urteetan, litiozko bateria-gelaxkei buruzko ikerketa-ildo pilotuen sare bat ezartzeko xedez. Hala, partzuergoa osatzen duten zortzi kideak litiozko teknologia aurreratuko bateria-gelaxken fabrikazioaren gaineko ikerketan eta garapenean zentraturiko ikerketa-ildo pilotuen sare europar bat sortzeko oinarriak finkatzen ari dira. Proiektua finantzatuko den bi urteetan, sare jasangarri bat sortzeko eta berori abiatzeko behar diren egiturak ezarriko dira.

Bada, sare horren bidez, Europar Batasunak litiozko bateria-gelaxken merkatu estrategikoaren barruan duen tokia indartu nahi da, azkar-azkar hedatzen ari den esparrua baita hori. Sarea diseinatzeko orduan, ildo pilotuen operadoreez gain, industria-sektore garrantzitsuek eta politikak egiteaz arduratzen diren alde interesdunek hartuko dute parte. LiPLANET sareak, era berean, kide industrialen eta akademikoen arteko lankidetza indartuko du, ezagutza- eta ekipamendu-gabeziak identifikatu eta arauak ezartzeari begira. Prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak antolatuta, materialen arloko I+Garen eta bateria-gelaxken ekoizpen industrialaren artean dagoen desberdintasuna amaituko da, eta, horrela, bide emango zaio eskala handiagoko ezarpen efiziente eta seguruari. Zentzu horretan, hainbat jarduera egingo dira:

- Litiozko bateria-gelaxken inguruko ikerketa-ildo pilotu europarrak zehaztea.
- Sarea irabazi-asmorik gabeko negozio-eredu jasangarri batean ezartzea.
- Esparru juridiko bat ezartzea eta ezagutzak nahiz datuak trukatzeko plataforma bat garatzea, industria-sektorea, komunitate zientifikoa eta ikerketa-ildo pilotuak lankidetzan aritu daitezen.
- Ikerketa-ildo pilotuak prestatzeko arauak sortzea.
- Sarea hedatzeko eta jasangarria izateko estrategia bat zehaztuko duen eta bateria-gelaxken eskala handiko ekoizpen industrial europarraren lehiakortasunari eutsiko dion ibilbide-orria marraztea.

Proiektuari buruzko datuak

Europako Batzordeak sustatuko du proiektu hau, Horizon 2020 programaren esparruan, bi milioi euroko zenbatekoarekin, 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31rako aldian.

Honako kide hauek osatzen dute proiektuaren oinarrizko partzuergoa:

- Technische Universität Braunschweig.
- EIT InnoEnergy.
- EMIRI.
- AIT Austrian Institute of Technology.
- CEA Liten.
- CIDETEC Energy Storage.
- ABEE – Avesta Battery & Energy Engineering.
- VDI/VDE Innovation + Technik. 

Zabaldu: