Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web.

Acepto
Cómo configurar

Fouling-aren aurkako estaldurak, toxikotasun apalekoak eta ingurumenari dagokionez iraunkorrak

14/02/2014
CIDETEC Europako BYEFOULING proiektuan parte hartzen ari da: itsas aplikazio egonkor zein dinamikoetarako toxikotasun apaleko eta ingurumenarekiko errespetuzkoak diren fouling-aren aurkako estaldurak maila industrialean ekoiztea da helburua.

Teknologiak aplikazio mota horien eskakizunak beteko ditu, fouling-aren aurkako agente berriak sartzeari esker eta  itsas garraio, arrantza-ontzi, satelite-buia eta akuikulturako egungo formulazioetarako binder multzo berriari esker.  BYEFOULING proiektuan planteatutako estrategiak fouling prozesuaren etapa ezberdinak hartzen ditu kontuan, alga jatorriko biozida natural berrien, quórum sensing inhibitors, proteina adsortzioaren inhibitzaileen eta auto-egituratutako materialen bitartez. Azkenik, benetako aplikazioetarako landa-probak egingo dira lortutako garapen onenekin.

 

BYEFOULING-ek 10 milioi euroko aurrekontua du eta arloko ikerketa talde puntakoa eta diziplina artekoa bildu du bere partzuergoan: 11 herrialdetatik datozen langileak dira, mundu mailako komunitate zientifikoan oso aktiboak direnak eta maila tekniko jasoko eta garrantzi handiko bazkideak dituztenak. Hala, Europatik fouling-aren aurkako estaldurako nazioarteko ildo berria sortzeko gai den partzuergoa osatu da. Bazkide horien artean, CIDETEC-ekin batera daude SINTEF, FRAUNHOFER edo MATERIANOVA bezalako puntako zentro teknologikoak, TEL-AVIV, SANTIAGO DE COMPOSTELA, LIVERPOOL, ATENAS edo UMONS bezala, arloan nazioarteko ospea duten unibertsitateak, baita Europako biokimikako enpresarik handiena (LONZA) eta fouling-aren aurkako estaldurak egiten Europako bigarren ekoizle handiena dena ere (JOTUN). 

Zabaldu: