Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Acepto

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu zuen CIDETEC Surface Engineeringen egoitza berria

20/07/2018

Instalazio berri horiek martxan jarrita, indartu egin du CIDETECek gainazalen ingeniaritzaren berrikuntzan eta garapenean duen aitzindari-posizioa.

Uztailaren 19an inauguratu ziren ofizialki CIDETEC Surface Engineeringen instalazio berriak, Miramoneko Zientzia eta Teknologia Parkean. Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan zuen buru ekitaldiak, non beste zenbait agintari eta enpresari ere izan baitziren: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua; Markel Olano Arrese, Gipuzkoako diputatu nagusia; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua, eta Eduardo Junkera eta Javier Rodríguez, CIDETECeko presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.

Instalazioak bertatik bertara ikusi zituzten agintariek inaugurazio-egunean. Goi-mailako tresneriaz hornitua dago lantegi berria; polimero eta konposite aurreratuak sintetizatu, karakterizatu eta prozesatzeko ekipamendua du, eta gainazalak aztertu, karakterizatu eta tratatzeko erabat ekipatutako laborategiak.

"2015aren amaiera aldera erabaki genuen gure esfortzuak batu behar genituela etorkizunerako; gehiago espezializatu, arriskatu, lehiatu behar genuela, hartara gure ekarpena ere handiagoa izan dadin", esan zuen CIDETECeko zuzendari nagusiak. "Bilakaera-prozesu horretan, gidari izan ditugu Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza- eta teknologia-politikak eta, aukera honetaz baliatuz, haiekin guztiz bat gatozela adierazten dut".

Ekitaldiaren oroigarri, plaka bat erakutsi zen saioaren amaieran. Han ziren CIDETECeko patronatuko erakundeetako kideak, euskal enpresari-elkarte eta -erakundeetakoak, eta CIDETCek lan egiten duen sektore industrialetako enpresa nagusietakoak.


Zabaldu: