ARNm terapiak askatzeko sistema berri bat, minbizia eta bihotzeko gutxiegitasuna tratatzeko

16/02/2021

EXPERT proiektuak nanosendagaiak askatzeko plataforma berri bat arakatzen ari da.

CIDETEC Nanomedicine-k parte hartzen duen EXPERT proiektuaren helburu nagusia RNAn oinarritutako nanosendagaiak askatzeko sistema berri bat aurkitzea da, gaixotasun desberdinak tratatzeko, besteak beste, minbizia eta bihotzeko gutxiegitasuna.

2019an proiektuari ekin zitzaionetik, nanomedikuntzako terapien garapenaren lerro guztian adituak diren nazioarteko 11 bazkidek osatzen duten taldea elkarlanean ari da RNAm terapiei buruzko lehendik dauden ikerketa klinikoak osatzeko eta terapia horiek aplikatzeko dauden oztopo nagusienak gainditu nahian ari da. EXPERT proiektutik sortutako ezagutza, gainera, etorkizunean sor daitezkeen gaixotasun berrien diagnostikoak eta haiei aplikatzeko terapiak hobetzeko erabil daiteke.

Duela gutxi, bideo animatu bat egin dute proiektuaren helburuak eta ikuspuntua modu errazean azaltzeko, eta RNAm bidezko terapietarako askatzeko plataforma hau bularreko minbizian eta gaixotasun kardiobaskularretan nola aplika daitekeen erakusten du.

Proiektuaren lehen urtean, EXPERT proiektuko bazkideek aurrerapen handia lortu dute ezarritako helburuak lortzeko bidean. Oraindik amaitu ez den esperimentu-lan baten ostean, bularreko minbizi metastasiko negatibo hirukoitza duten gaixoen immunoterapian arreta jartzen duen lehen azterketa klinikoa inplementatzeko lanean ari da partzuergoa.

Zabaldu: