Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web.

Acepto
Cómo configurar

CIDETEC Nanomedicine ek medikuntza Traslazionalaren inguruko 2. Workshop a hartu du

26/07/2017

Web: www.cidetec.es/2wtn

Ekitaldia irailaren 18 eta 19 an ospatuko da Donostiako Parke Teknologikoan.

CIDETEC Nanomedicine ek antolatutako workshop honek, NanoPilot egitasmoaren inguruan sortutako jakinduria zabalduko du, sei lan saiotan egitasmoan garatu duen partzuergoan parte hartzen duten erakundeen ordezkariak ez ezik Nano-medikuntza traslazionalaren inguruko beste zenbait aditu ere bilduko ditu.

Saio ezberdinetan zehar, ikerketaren lehen hastapenetatik hasi eta karakterizazio teknika aurreratu eta marko arautzaileraino doazen gaiak jorratuko dira. Saioetako bat, bereziki tresneria eta GMP planta pilotuaren ahalmenaren inguruan izango da, CIDETEC eko instalazioetan dagoen planta bertara joateko aukera ere izanik.

Nanopilot, 4 urteko bizi iraupena duen egitasmoa da, eta bere helburua GMP (Good Manufacturing Practice) baldintzen barruan mantenduz oinarri polimerikoa duten nano-farmakoen ekoizpenerako planta pilotu bat eraikitzea da.

Partzuergoan 4 ikerketa taldek parte hartzen dute, 3 PYME eta 2 industria talderekin batera, guztiek jakintzaren sorrera eta berrikuntzaren inguruan jorratutako bide luzea izanik, bakoitzak berari dagokion jarduera eremuan.

Zabaldu: