Cidetec Nanomedicine-k 30. IFSCC CONGRESS biltzarrean parte hartu du Munichen

01/10/2018

Aitziber López Elorza doktoreak, CIDETEC Nanomedicine-ren izenean,"Skin-responsive smart nanocapsules for triggered release of active ingredients in damaged skin" lana aurkeztu du 30. IFSCC CONGRESS biltzarrean. Munichen izan da biltzarra, irailaren 18tik 21era bitartean, International Federation of Societies of Cosmetic Chemists erakundeak antolatuta, eta mundu osoko 1.500 ordezkari baino gehiago elkartu dira lau egunez. Zientzia kosmetikoaren alorreko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da; 90 hitzaldi eta 400 poster baino gehiago aurkeztu dira. Horrez gain, biltzarrak aukera ematen du merkatuko joera berriak ezagutzeko eta sektoreko punta-puntako enpresekin harremanak izateko.

Zabaldu: