Este sitio web utiliza Cookies propias para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web.

Acepto
Cómo configurar

CIDETEC Nanomedicine-k Emissary-rekin parte hartu du IN-COSMETICS GLOBAL azokan

26/04/2019

CIDETEC Nanomedicine enpresaren baitatik sortutako EMISSARY enpresak erakustoki batekin parte hartu zuen Parisen apirilaren 2tik 4ra burutu zen azokan. Aurten 30. urteurrena egin duen in-cosmetics global azoka zaintza pertsonalerako osagaien sektoreko ekitaldi nagusien artean dago eta osagai hauen hornitzaileak (erakusketariak) amaierako produktuaren fabrikatzaileekin (bisitariak) elkartzeko balio du, modu horretan harremanak ezartzea, joerak aztertzea eta produktu berriak aurkeztea ahalbidetuta. Aurtengo edizioak errekor guztiak gainditu ditu 12.000 bisitarira iritsita.

EMISSARY-k bost produktu berri aurkeztu zituen: zeramida eta azido hialuronikoa dituzten nanokapsulak zahartzearen aurkako produktuen lerrorako eta kurkuma, DPG eta A bitamina antioxidatzaile gisa. CIDETEC Nanomedicine-n izenean koloide adimentsuen lerroaren erantzulea den Aitziber López doktoreak parte hartu zuen azokan. Emissary-ren izenean María Arbulu doktoreak parte hartu zuen, enpresako kontseilari delegatuak.

Emissary Cosmetics enpresa CIDETEC-etik eratorritako spin off enpresa bat da eta kosmetikoen industriarako kapsulatze sistema adimentsu baten merkaturatzea du helburu. Emissary-k kapsulatze teknologia patentatu bat du, larruazalaren beharren arabera osagai kosmetikoaren jariatzearen abiadura erregulatzeko gai diren polipeptidoetan oinarritzen dena. Polipeptido kapsulek osagai aktibo hidrofobikoak nahiz hidrofilikoak kapsulatzeko gaitasuna dute eta bezeroaren beharretara molda daitezke.

Zabaldu: