Ingeniaritza Biomedikoko Masterreko ikasleak CIDETEC Nanomedicine-n izan dira

21/05/2019

Joan den maiatzaren 14an, CIDETEC Nanomedicine-ren instalazioak bisitatu zituen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Masterreko ikasle talde batek.

Aipatutako masterreko ikasgaietako bat Nanoteknologia eta Ingeniaritza Biomedikoa da; Nafarroako Unibertsitateko María Blanco katedradunak irakasten du, CIC nanoGUNE-ko bi ikertzaileren laguntzaz: Alexander Bittner eta Mato Knez irakasle gonbidatuak.

Bisitan zehar, gaur egun CIDETEC Nanomedicine-n lantzen diren ikerketa ildo nagusiei buruzko informazioa jaso ahal izan zuten ikasleek, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten zentroak dituen ekipo eta instalazioak.

Zabaldu: