Petronor eta Eusko Jaurlaritza CIDETEC Fundazioaren patronatuan sartu dira.

05/06/2018

CIDETEC Fundazioaren gobernu-organo nagusia sendotu egin da, orain arte zituen zortzi patronoez gainera (Irizar, Egile, Iberdrola, Maier, Mugape, Euskal Herriko Unibertsitatea, BIC Gipuzkoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia) beste bi patrono sartuta.

Patrono berrien izaerak sendotu egiten du patronatuaren ahalmena. Hala, osatu egiten da instituzioen presentzia eta eragile industrial handiek CIDETECen proiektu korporatiboarekin duten konpromisoa. Alde horretatik, nabarmentzekoa da patronatuan dauden entitateak goren mailakoak direla energiaren sorkuntzan eta banaketaren arloan, automobilgintzako osagaien fabrikazioan eta aeroespazioko industrian.

Zabaldu: