AIRPOXY eta HARVEST proiektuek IX. EASN Konferentzian hartu zuten parte

19/09/2019

EASNen Nazioarteko bederatzigarren Konferentzia, "Innovation in Aviation & Space", Atenasen (Grezia) izan zen 2019ko irailaren 3tik 6ra. Urteko bilera honek xede bikoitza izaten du: Ideia berriak, kontzeptu berritzaileak eta azaleratzen ari diren teknologiak aurkezteko foroa izan eta, aldi berean, abiazioaren eta espazioaren alorretan ikerketa-proiektuen markoan lortutako emaitzak eta ezagutzak hedatzeko foro bihurtu.

Ekitaldi honi esker, mundu osoko zientzialariek eta ikertzaileek azkenaldian egindako aurkikuntzak aurkeztu ahal izan zituzten nazioartean aintzatetsitako zientzialariek antolatutako saio tematikoekin.

Konferentziako agendan saioak eta lantegi teknikoak zeuden eta horietan ideiak, teknologiak, produktuak, zerbitzuak eta eboluzioan dauden prozesuak eztabaidatu ziren. Ikerketa-proiektuak ere gonbidatu ziren beraien emaitzen eta lorpenen berri eman zezaten horretarako saioetan. Testuinguru honetan, CIDETECek AIRPOXY eta HARVEST proiektuei buruzko saioetan hartu zuen parte, biak ere H2020 programak finantzatuak.

AIRPOXY proiektuari dagokionez, Nerea Markaidek egin zuen azalpen orokorra proiektuaren koordinatzailea bera baita eta Alaitz Ruiz de Luzuriagak, aldiz, garatzen ari diren 3R konposatu dinamikoentzako bateratze-estrategiak aurkeztu zituen.

HARVEST proiektuan epoxi 3R erretxina berri bat aurkeztu zuen  Arrate Huegunek, eroankortasun termikoa hobetu zaio eta generazio termoelektrikoko material konposatuetan (TEG) ezarriko da, gaur egun proiektuaren barruan ari da garatzen.

EASNen 9. Konferentziari buruzko informazio gehiago: https://easnconference.eu/home

AIRPOXY proiektuari buruzko informazio gehiago: https://www.airpoxy.eu/

HARVEST proiektuari buruzko informazio gehiago: http://www.harvest-project.eu/

Zabaldu: