Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros de análisis para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como para el análisis de su navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Aceptar
Cómo configurar

CIDETEC AIRTEC nazioarteko azokaren 9. edizioan

12/11/2014
CIDETEC presentó sus capacidades y últimos desarrollos en la 9ª edición de la feria referente en el sector aeronáutico celebrada en Frankfurt del 28 al 30 de octubre.

AIRTEC azoka Alemaniako Gobernuko Ekonomiako estatu idazkariak inauguratu zuen, eta bederatzigarren edizioan 30 herrialde baino gehiagotako 500 erakusle ere izan dira bertan. Erakusleek industria aeronautikoaren balio katearen osotasuna ordezkatu dute, eta publiko espezializatu baten aurrean erakutsi dituzte beren produktuak, zerbitzuak eta azken garapenak. Horien artean hainbat arlotako enpresa liderrak izan dira, hala nola diseinu, ingeniaritza, material, ekoizpen, elektronika edo sentsorikakoak. Ekitaldia, halaber, topagune bikaina da bezeroekin eta hornitzaileekin elkartzeko, kontratuak hitzartzeko edo etorkizuneko garapenak ezartzeko. Azokan bertan, aldi berean, nazioarteko biltzar kongresu bat egin da, zazpi sinposiorekin: aeronautika, espazioa, sentsoreak, probak eta abionika, tripulaziorik gabeko aire sistemak eta helikopteroak.

CIDETECek stand propioa izan du bere prototipoekin, eta erakustaldiak egin ditu in situ hainbat arlo hartzen dituzten azken garapenak ezagutarazteko, horien artean nanomaterialak, elastomero eta kautxu auto-konpongarriak, konposite termoplastikoak eta termoegonkorrak, presio sentsoreak, estaldura multifuntzionalak edo gailu elektrokromikoak. Halaber, aukera izan du sektorean erreferenteak diren 25 enpresa baino gehiagorekin B2B topaketak egiteko, biltzarreko hitzaldietara joateko eta beste erakusle interesgarri batzuen garapenak lehen eskutik ezagutzeko.

Azoka, zalantzarik gabe, aukera ezin hobea izan da CIDETECek sektore aeronautikoarentzat duen eskaintza teknologikoa ezagutarazteko, baita harreman berriak ezartzeko ere, etorkizunean industri lankidetzak eta sektoreko erakunde estrategikoekin sareak sortzeko.

 

Zabaldu: