CIDETEC Surface Engineering-ek digitalizazioa gainazalen tratamenduen industriara hurbildu du, sareko azterketa multiparametrikoa egiteko talde batekin

12/04/2022

CIDETEC Surface Engineering-ek azterketa multiparametrikoa egiteko talde berri bat erantsi dio bere eskaintza teknologikoari, elektrolito galvanikoekin lan egiteko (Metrohm Process Analytics prozesu analizatzailea). Sistema horri esker, azterketarako teknika desberdinak uztartuta, askotariko parametro kimiko kritikoak (pH, gehigarriak, gatzak) automatikoki eta sarean karakteriza daitezke, lagin bakar batetik eta tresna bakarraren bidez; ondorioz, prozesuen sendotasuna, efizientzia, produktibitatea eta kalitatea hobetzen da. Zehazki, CIDETEC Surface Engineering kobre azidoaren eta nikel kimikoaren elektrolitoak kontrolatzeko ari da erabiltzen analizatzaile hori.

 

Horrela, CIDETEC Surface Engineering-ek gainazalen tratamendu hezeen sektore tradizionalera hurbildu du digitalizazioa. Orain arte, sektore horren arazoetako bat izan da elektrolitoak kontrolatzeko eta aztertzeko denboren ondorioz prozesuen optimizazioa moteldu egiten dela. Lagin bakarretik modu automatikoan parametro bat baino gehiago zehaztu ahal izateak guztiz iraultzen du prozesuen errendimendua eta, horri esker, errazagoa izango da prozesu horiek kontrolatzea eta monitorizatzea, eta laborategiko langileek denbora gutxiago eskaini beharko diote zeregin horri. 4.0 industria luzaroan egongo da gure artean, eta sektore guztietara hedatuko da.

Zabaldu: