CIDETEC Surface Engineering-ek Donostian bilduko ditu fabrikazio gehigarrirako prozesatu ondoko aditu nagusiak

12/09/2019

2019ko azaroaren 6an eta 7an, CIDETEC Surface Engineering-ek Donostian bilduko ditu fabrikazio gehigarri bidez ekoiztutako materialen prozesatu ondoko teknologietako aditu nagusiak PostAdditive 2019 konferentzian. Bi egun horietan azken aurrerapenen ikuspegi globala eskainiko da eta baita teknologia horiek eskaintzen dituzten aukera industrialak ere.

Konferentzia Donostian kokatuta dagoen Gipuzkoako Parke Teknologikoaren eraikin nagusian izango da. Bi egun horietan, Postadditive’19-k garapen eta berrikuntza teknologikoko ordezkariak, prozesatu ondoko teknologiak aplikatzen dituzten enpresak eta euren sektoreetan erreferente diren azken erabiltzaileak bilduko ditu.

Hizlari nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: José Miguel Macho, SIEMENS-en fabrikazio gehigarriko Espainiako Garapen Zuzendaria, Phillip Imgrund,Fraunhofer IAPT-ko fabrikazio gehigarriko saileko arduraduna eta BIONIC AIRCRAFT Europako proiektuaren koordinatzailea, eta Manuel Carraro Delgado, Extrude Hone Spaineko kudeatzailea.

Konferentziari buruzko informazioa nahiz izena emateko inprimakia eskuragarri daude gertakaeraren web-orrian: www. https://www.postadditive.com/

Zabaldu: