Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Acepto

CIDETEC Surface engineering-en egin da Europako AIRPOXY proiektua abiarazteko bilera

18/09/2018

AIRPOXY proiektua abiarazteko bilera CIDETECen egin zen, irailaren 5ean eta 6an

AIRPOXY proiektua Europako Batzordeak sortua da, eta 6,5 milioi euroko aurrekontua du. Haren asmoa da aeronautikako osagaien konpositezko zatien kostuak txikiagotzea, bai ekoizpenean eta bai mantentze-lanetan, konponketetan eta azterketetan (MRO). Helburu horiek lortzeko, konposite aurreratuen familia berri bat garatuko da. Konposite berri horiek termoegonkor konbentzionalen abantaila guztiak izaten jarraitzen dute, baina badituzte orain arte inoiz ikusi ez diren ezaugarriak ere. Adibidez, birprozesatu, konpondu eta birziklatu egin daitezke (3R).

2022. urterako, aireontzietako bi panelen erakusleak ekoitziko dira (eraso-ertzaren azpiosagai bat eta haizagailu-estalkiaren azpiosagai bat), termoegonkorrak prozesatzeko teknologia berri bat garatuz, 3R termoformazioa, zeina autoklabea baino 100 bider bizkorragoa eta askoz ere automatizatuagoa baita. Konpositezko zatietarako, konponketa-teknologia berri bat garatuko da, osasun estrukturalaren monitorizazioarekin konbinatua, gaur egungo mantentze-lanen kostua erdira jaisteko. 3R lotura-teknologia berritzailearen garapenari esker, azkenik, loturen kostuak % 50 txikiagotuko dira, eta haien sendotasuna, berriz, % 20 handituko.

CIDETEC da AIRPOXY proiektuaren burua, eta diziplina anitzeko kidez osatutako partzuergo bat da. 11 kide ditu, 6 herrialdetakoak: erretxinaren asmatzailea, CIDETEC (Espainia); gako teknologien hornitzaileak, IVW (Alemania) (termoformazioa eta soldadura), Eurecat (Espainia) (RTM), Coexpair (Belgika) (SQRTM), Ioanninako Unibertsitatea (Grezia) (SHM), eta Altair (Frantzia) (prozesuak simulatzeko softwarea); aireontzietako osagaien fabrikatzaileak (EIRE, Irlanda), IDEC (Espainia), eta SONACA (Belgika); estandarizazioan aditua, UNE (Espainia), eta aeroaholkularia, ARTTIC (Frantzia).

Zabaldu: