Google Analitycs-en cookieen erabilera Webgunea honek analisirako cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, gure zerbitzuak hobetzen eta erabiltzaileen nabigazio-joerak aztertzen lagunduko digun informazioa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egingo duzu cookieak instalatzea. Erabiltzaileak arakatzailearen ezarpenak alda ditzake eta, nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean instalatzea ekidin; dena den, kontuan hartu beharko du ekintza horrek zailtasunak sor ditzakeela webgunea erabiltzean .

Onartu
Nola konfiguratu

CIDETEC Surface Engineering-en egingo da INNPAPER proiektuaren abioko topaketa

19/01/2018

INNPAPER proiektuko bazkideak Donostian elkartu ziren urtarrilaren 17an eta 18an, hiru urte eta erdiko nazioarteko proiektu horren lehen urratsak koordinatzeko.

Proiektua Europako Batzordeak finantzatzen du, eta 7,5 M€-ko aurrekontua du. Zirkuitu elektroniko tradizionalen alternatiba ekologikoagoak sortzera bideratua dago, eta haren helburua da gaur egun erabiltzen diren gailu elektronikoen ordezko batzuk txertatzea plataforma komun batean. Gailu alternatibo horien oinarrizko materialak hauek izango dira: elektrizitatea eroateko bereziki diseinatutako tintak eta papera.

2021erako, proiektuak hiru gailu garatuko ditu, teknologia horren aplikazioen erakusgarri: tenperatura, hezetasuna eta presioa neurtzen dituzten etiketa adimendunak, ekoizpen-kate osoan janariak egoera onean daudela zaintzeko; drogak detektatzeko testak, hala nola listuan kalamua detektatzekoak eta likidoetan kafeina-mailak atzematekoak; eta diagnostiko medikorako gailuak, gripearen birusa eta A estreptokokoa, amigdalitisaren eragilea, detektatzeko.

CIDETECez gain, zeina proiektuaren koordinatzailea baita, enpresa hauek daude partzuergoan: Guarro Casas (papergintza), Biolan (elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko sentsoreetan espezializatua) eta Scienseed (komunikazio zientifikoko agentzia). Europa osoko bazkide asko ere badabiltza proiektuan: Frantziako energia atomikorako eta energia berriztagarrietarako batzordea, Marseillako Unibertsitatea eta Vertech Group (Frantzia); Aaltoko Unibertsitatea, VTT Technical Research Centre eta Spinverse enpresa (Finlandia); Skanem (Norvegia); Varta eta Securetec (Alemania); YD Ynvisible (Portugal); eta Coris Bioconcept (Belgika).




Zabaldu: