CIDETEC Surface Engineering EUROCORR 2019 Kongresuan izan da

25/09/2019

XXII. Eurocorr Kongresua Sevillan egin da (Espainia), irailaren 9tik 13ra, "Garai berriak, material berriak, korrosioaren erronka berriak" izenburupean. Korrosioaren Europako Federazioak (EFC) antolatzen du biltzar hori eta, hain zuzen ere, federazio horretako kide da CIDETEC Surface Engineering. Beste behin ere, Materialen Ingeniaritzan eta Zientzian eta, zehazki, korrosioaren alorrean aritzen den komunitate zientifikoaren elkargune izan da Eurocorr.

Estaldura Metalikoei buruzko saioan, “Microstructure, mechanical properties and tribo-corrosion behavior of electroless Ni-P functional multilayers” txostena aurkeztu zuen CIDETEC Surface Engineering-eko ikertzaile Asier Salicio Pazek. Gainera, bere ekarpenean bi poster aurkeztu zituen CIDETECek: estalki metalikoen tribokorrosioaren portaerari eta kromatu apaingarriek korrosioaren aurrean duten portaerari buruzko ikerketakoak, hurrenez hurren.

Eurocorr 2019 arrakasta handiko ekitaldi bat izan da, eta bertan korrosioaren aurkako babesaren eta estalki metaliko aurreratuen alorrean egin dituen azken garapenak aurkezteko aukera izan du CIDETECek. Gainera, oso aukera ona izan da korrosioaren ikerketaren buruan dauden zientzialariekin, zientzia elkarteekin eta bertaratutako industria-ordezkariekin harremanak sendotzeko.

CIDETEC Surface Engineering-ek ekarpen hau egin zion konferentziari:

Ahozko aurkezpena: “Microstructure, mechanical properties and tribo-corrosion behavior of electroless Ni-P functional multilayers”. Asier Salicio Paz.

1. posterra: “Understanding the different corrosion mechanism of micro-porous nickel-chromium coatings due to the presence of cupric ions in a chloride based electrolyte”.

2. posterra: “Tribocorrosion study of Ni/B electrodeposits with low B content: a mechanistic approach”.

Ekitaldian, Eva García-Lecinak, CIDETEC Surface Engineering-eko zuzendariak, EFCko Batzar Orokorraren bilerara joateko aukera izan zuen.

Zabaldu: