CIDETEC SURFACE ENGINEERING HABIC Klusterrean sartu da

17/06/2019

HABICek, Euskadiko Ekipamendu, Zur eta Diseinu Klusterrak, eremu hauetan diharduten sektoreko enpresa nagusiak hartzen ditu barnean: habitata eta etxea, zura, bulegoak, hiriguneak eta gune kolektiboak, ostalaritza, eta beste. Haien helburu nagusia elkartutako enpresen lehiakortasuna hobetzea da, lankidetzaren bitartez; hala, elkarrekin, bakarka gainditu ezineko erronka estrategikoei aurre egin diezaiekete. Horretarako, landu beharreko eremu lehenetsi batzuk zehaztu dituzte: teknologia, nazioartekotzea, ingurumena eta diseinua.

HABICekin bat eginez, Euskadiko diseinugintzan erreferentzia diren enpresekin batera lan egiteko erabakia gauzatu du CIDETEC Surface Engineering zentroak. Izan ere, gainazalak eta materialak prozesatzeko eta azkentzeko ingeniaritza-teknologiei buruz dakiena parteka dezake haiekin.

HABIC klusterrari buruzko informazio gehiago, hemen:

http://www.clusterhabic.com/

Zabaldu: