CIDETECek koordinatutako ECOXY Europako proiektuaren 30. hilabeteko bilera egin da

02/12/2019

Azaroaren 20an eta 21ean, Cidetec koordinatutako ECOXY Europako proiektuaren 30. hilabeteko bilera egin zen Aittip zentroaren Zaragozako instalazioetan. CIDETEC Surface Engineering-en aldetik, Sarah Montes eta Aratz Genua izan ziren bileran, eta egindako aurrerabideen aurkezpen orokorra egiteaz gain, zehatz-mehatz azaldu zituzten 1. lan paketearen nondik norakoak (Project management), alderdi teknikoak eta finantzarioak barnean hartuta.

ECOXY proiektuak oinarri biologikoko erretxina epoxiko eta zuntz-indargarri berritzaileak garatzen ditu, zuntzez indartutako konposatu termoegonkor (FRTC) berriak, jasangarriak eta teknologikoki lehiakorrak ekoizteko, funtzionaltasun aurreratuak lortzeari begira: konpongarritasuna, birprozesagarritasuna eta birziklagarritasuna (3R). 3R funtzionaltasunak lortzeko, erretxina-formulazio berriak erabiliko dira. Horietan, gogortzaile dinamikoekin ordezkatuko dira eskuarki erabiltzen diren ontze-agenteak. Albistearekin batera doan argazkian, proiektuaren erakusgarri handienetako bat ikus daiteke. Oinarri biologikoko eta zuntz naturaleko erretxina-epoxikoak erabiliz egin da. Automobil baten atzeko eserlekuko panel bat da, eta orain arte lortutako emaitza esperantzagarrien adibide ona da.

Bileran, proiektuan azken 6 hilabeteetan egindako aurrerapenak eta lortutako emaitza nagusiak berrikusi ziren. WP leader bakoitzak bere lan-paketean egin diren aurrerapenak eta lortu diren emaitzak azaldu zituen, pakete bakoitzean parte hartu duten bazkideen laguntzaz. DoA-n deskribatutakoari jarraikiz proiektuak aurrera ongi egin dezan eman beharko diren hurrengo pausoak adierazi zituzten CIDETECen ordezkariek. Partzuergoaren hurrengo bilera datorren maiatzean egingo da, CRFren instalazioetan (Italia).


Zabaldu: