CIDETECek parte hartu du Dutch Design Week 2018n

08/11/2018

Urtero, urrian, Dutch Design Week (DDW) egiten da Herbehereetako Eindhoven hirian.Europako iparraldeko diseinu-topaketa garrantzitsuena da: 2.600 diseinatzailek baino gehiagok parte hartzen dute Herbehereetako eta nazioarteko 335.000 bisitari baino gehiagoren aurrean.Erakusketak, sari-banaketak, networking-saioak, eztabaidak eta ospakizunak antolatzen eta bideratzen ditu DDWk hiriko ehun tokitan baino gehiagotan.

Aurten, Trash-to-Cash (T2C) proiektuko gainerako 17 partaideekin batera hartu du parte CIDETECek DDWn, sei material-prototipo berri aurkezteko; haien artean, arropa birziklatua eta birziklagarria dago, bai eta automobilgintzako material eta kontzeptuak ere.Erakusketa Klokgebouw Cultuurhallen-en izan zen, urriaren 20tik —larunbata— 28ra bitartean —igandea—.

Material-prototipoez gainera, T2Ck lan egiteko modu berri bat aurkeztu zuen, Design-Driven Material Innovation (DDMI), erakusten duena zientziak, diseinuak eta industriak hasieratik bukaerara har dezaketela parte prozesuan.

EU Horizon 2020k finantzatuta dago T2C proiektua, eta etorkizuneko ehungintza-industria jasangarrirantz aurrera egitea du helburu, industria hori hala pertsonentzat nola planetarentzat onuragarria izan dadin.Proposatzen duen birziklatze-ereduan, ehungintzako hondakinak kimikoki birsortzen dira, eta horren ondorioz eratzen diren plastiko eta ehun berriak jatorrizko materialen kalitate berekoak dira, baina haiekin sortutako produktuak, jatorrizko materialekin sortutakoak ez bezala, industrialki erreplikagarriak dira eta infinituki birziklagarriak.

Zabaldu: