CIDETECen egoitzan egin zen SEALANT proiektu europarraren amaierako bilera

19/07/2018

CIDETECen egoitzan egin zen SEALANT proiektuaren amaierako bilera, iragan ekainaren 25ean, Frantziako Tolosa hiriko Liebherr Aerospace enpresako topic managerra han zela. "Azido sulfurikotan egiten diren anodizatu-tratamenduetako zigilatze-prozesuaren optimizazioa, esperimentu-diseinuaren eta eskala industrialera handitzearen bidez" zuen goiburua proiektuak.

Clean Sky 2 Europako proiektuaren bigarren deialdikoa da SEALANT, eta hau zuen helburu proiektuak: produktu ekologikoak sortzea industria aeronautikoko gainazalen tratamenduetarako zigilatze-lanetarako.CIDETECez gain, beste enpresa eta erakunde hauek ere hartu dute parte proiektuan: Cádizeko Unibertsitateak (UCA), Miranda Ebroko Zentro Teknologikoa Fundazioak (CTME), INNOMAT COATINGS enpresak eta material eta prozesu aeronautikoetan espezialista den Titania enpresak.

Bi urte iraun du proiektuak, eta hau izan du helburu nagusia: konponbide teknologiko sendoak bilatzea, produktuaren prestazioei eta kalitateari kalterik eragin gabe.  Ikerketaren ardatza hau izan da: azido sulfurikoko anodizatu-tratamenduak zigilatzeko produktuak garatzea anodizatu kromikoaren (AA) ordezko aukera sendo gisara.Zenbait hamarkadatan erabili da AAC sistema industria aeronautikoan, oso errendimendu ona ematen baitzuen, baina osasunarentzat kaltegarria izan daitekeela dio produktu kimikoen erabilerari buruzko Europako araudiak. Halaber, zigilatze-prozesuaren diru-kostua eta ingurumen-inpaktua optimizatzea ere lortu da, arau zorrotzenei jarraikiz betiere (Europar Batasunaren REACH erregelamendua, besteak beste).

Zabaldu: