CIDETECen, industriaren sektoreko 60 profesional baino gehiago bildu ziren “Retos y necesidades en la caracterización de materiales y recubrimientos” jardunaldira.

22/05/2019

CIDETEC Surface Engineering eta Fischer izan ziren jardunaldiaren antolatzaile kideak. Bereziki kalitate-, laborategi-, ekoizpen sailetako arduradunei, prozesuetako ingeniariei, etab.i zuzendu zitzaien, eta xedetzat izan zuen industriara azalerak karakterizatzeko metodo instrumentalak eta azaleko propietateak industria-mailan behar bezala ebaluatzeko gakoak ematea.

Programan, aditu garrantzitsuek parte hartu zuten, eta hainbat gai azaldu zituzten, horien artean metodo elektromagnetikoak, X izpien fluoreszentzia, mikrogogortasuna, scratch testa, terahertzioen erradiazioa eta kolorea eta distira estalduretan.

Adituen azalpenen ostean, bertaratuek aukera izan zuten laginak in situ egiaztatzeko eta Fischer-ek emandako ekipoen erakustaldietan parte hartzeko.

Zabaldu: