ECO-PROTECT proiektua plazaratzeko bilera egin da CIDETEC Surface Engineeringen egoitzan

25/07/2018

CIDETEC Surface Engineeringen egoitzan uztailaren 18an egin zen bilera batean eman zen ezagutzera ECO-PROTECT proiektua: "Industria aeroespazialean aluminiozko piezak babesteko ingurumenaren aldetik jasangarriak diren tratamenduen garapena".

Eurostars-2 deialdian onartu zen ECO-PROTECT proiektua, zeinaren helburua baita Cr(VI)-rik gabeko tratamenduak garatzea eta karakterizatzea industria aeroespazialean erabiltzen diren aluminio-aleazioak babesteko. Aurretratamendua da tratamendu alternatibo horietako bat, eta funtsezkoa izango da aipatutako eginkizunetarako.      

Soluzio bakar bat ez dagoenez geometria eta aplikazio desberdinak estaltzeko, bi estaldura-mota garatzea eta baliozkotzea proposatzen da: alde batetik, lodiera txikiko estaldura organiko bat, geometria konplexuak estaltzeko; bestetik, kromorik gabeko inprimazio organiko bat, esprai bidez aplikatua, tamaina handiko piezak estaltzeko. Industria aeroespazialaren baldintzak bete behar dituzte aukera biek, batez ere piezen kanpoaldean erabili behar direnerako.

Madrilgo FINITEC ELECTRÓLISIS S.L. enpresa du buru proiektuak, non beste enpresa hauek ere hartzen baitute parte: Bartzelonako CHEMPLATE MATERIALS S.L. etaFrantziako RESCOLL eta STILZ-CHIMIES.A.; azpikontratatu gisara, berriz, Miranda Ebroko CTME eta Donostiako CIDETEC. Espainian CDTIk finantzatzen du proiektua (InteremrpesasInternacional deialdia) eta Frantzian, berriz, BPIk; 1.506.880 €-ko aurrekontua du, eta 30 hilabeteko iraupena.

                   
     

Zabaldu: