ECO-PROTECT proiektuak (Eurostars-Eureka) 2019ko MetalMadriden hartu zuen parte

13/01/2020

ECO-PROTECT proiektuak (Eurostars-Eureka) 2019ko MetalMadriden hartu zuen parte.

MetalMadrid dagoen erakustazokarik garrantzitsuena da industria berrikuntzan, eta urtero egokitzen da fabrikatzaile aurreratuen eta hornitzaileen gaur egungo beharretara.

ECO-PROTECT bere posterraren bitartez Madrileko kongresuan hartu zuen parte (Espainia) 2019ko azaroaren 27an eta 28an. Urtero parte hartuta, bi dira helburuak. FINITEC ELECTROLISIS SL (proiektuaren koordinatzailea) enpresa erakusketari gisa egon zen gainazaleko tratamendu askotarikoekin, eta, aldi berean, balio izan zuen aurkezpen poster baten bitartez proiektuaren aurrerapenak jakinarazi eta hedatzeko. Beste bazkide batzuk ere izan ziren ekitaldian; besteak beste, CHEMPLATE MATERIALS SL (Bartzelona), CTME (Burgos) eta CIDETEC Surface Engineering (Donostia).

Bestalde, CIDETEC Surface Engineeringek hitzaldi bat eman zuen, «Postprozesamenduaren faktorea giltzarria da fabrikazio aditiboan», Jose Antonio Diezen eskutik.

ECO-PROTECT proiektuaren helburua da REACH erregelamendua beteko duten estaldura alternatiboak balekotzat ematea eta hobetzea (baita tratamenduaren aurrekoa ere, pauso garrantzitsua da eta), eta Kromoarekin (VI) egiten diren gaur egungo gainazal-tratamenduak ordezkatzeko gauza izatea industria aeroespazialean erabiltzen diren aluminio aleazioak babesteko orduan.

Informazio gehiago:

Metal Madrid 2019: https://www.easyfairs.com/metalmadrid-2019/metalmadrid-2019/

ECO-PROTECT proiektua:https://www.eurostars-eureka.eu/project/id/11890

Zabaldu: