Europako automobilgintzako gainazalen foro nagusian izan da CIDETEC, bere tratamendu omnifobikoak aurkezten

20/12/2018

Berlinen abenduaren 12an eta 13an egin den “Automotive Surfaces. Advances in decorative and functional automotive surfaces” sinposioan aurkeztu du CIDETEC Surface Engineeringeko zuzendari Eva García Leina doktoreak automobilgintzako estaldura omnifobikoen aplikazioari buruzko bere txostena.

Orain arte, lehiakortasuna hobetu nahian jardun da automobilgintzaren sektorea zenbait alorretan: material arinagoak, kontsumo txikiagoa, jasangarritasuna, segurtasuna, estetika eta kostua.CASE kontzeptua (Connected, Automated, Shared & Electric) oinarri duen mugikortasun-paradigma berri bat agertzeak, berriz, aldaketa disruptiboa eragin du sektorean, zeinak orain mugikortasun adimenduna, jasangarria, segurua, eraginkorra eta integratzailea lortu nahi baitu.

Hori dela eta, "ekosistema" berri bat aipatzen da orain, aktore berriak, baita supply chain berri bat ere.Merkatu horretan jardun nahi duten fabrikatzaileek, berriz, inoiz izan duten erronkarik handienari egin behar diote aurre:ibilgailu pertsonalizatuen eskari geroz eta handiago bat ase behar dute, osagai berriak eta orain arte ezezagunak ziren funtzio integratuak dituzten gainazalak erabiliz.

Teknologia berriek, baina, komertzializazioa bizkortzen laguntzen duten erantzunak ematen dituzte.Horren adibide ditugu "dena aldaratzen duten" gainazalak, CIDETEC Surface Engineeringek Europako fororik garrantzitsuenean (Automotive Surfaces 2018) aurkeztuak. Foro horretan plazaratzen dira automobilen barrualdeko gainazaletarako azken berrikuntza-joerak, estetikoak zein funtzionalak.Arreta handiz entzun zuten Eva Garcíaren hitzaldia bertaratu zirenek; izan ere, CIDETECek garatu eta patentatu duen teknologiak era guztietako substantziak eta/edo aztarnak aldaratzen dituen gainazalak sortzeaz gain, sendoak, iraunkorrak eta giza begiak atzemateko modukoak ez direnak egiten ditu. Funtsezkoak dira ezaugarri horiek teknologia berria beira, ispilu eta ukipen-paneletan aplikatzeko (nabigazio-sistemak, smartphoneak, tabletak eta abar).Halaber, gainazal horiek eragotzi egiten dute hezetasunaren, zikinkeriaren eta partikulen kondentsazioa. Erabakigarria da ezaugarri hori automobil-gidarien ikuspena eta segurtasuna areagotzeko.

%MCEPASTEBIN%

Zabaldu: