Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros de análisis para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como para el análisis de su navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Aceptar
Cómo configurar

Jorge Rodríguezek Chopin eta Ecoland proiektuetan egindako aurrerabidea aurkeztu du Hanburgoko IntAIRCOAT 2019 biltzarrean

19/06/2019

Urtean bitan egiten da IntAIRCOAT jardunaldia, eta interes handiko biltzarra da aeronautikako OEMek eta OEMak produktu kimikoz eta ekipamenduz hornitzen dituztenek zer joera markatzen dituzten jakiteko. Aurten Hanburgon egin da biltzarra, maiatzaren 13tik 15era bitarte, eta gai nagusi hauek jorratu dira:

  • REACh and environmental aspects
  • Process automation
  • Special effect surfaces and new paint technologies
  • Efficiency and process optimization
  • Additional session: Internal aircraft coating

CIDETECen izenean, Jorge Rodríguez doktoreak Clean Sky, Ecoland eta Chopin proiektuetan egindako aurrerapenak aurkeztu zizkien AEB, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuetatik etorritako parte-hartzaileei. Bestalde, AIRBUS eta BOEING aurre-tratamenduen eta pinturen esparruan zer joera markatzen ari diren ikasteko aukera ere izan zuen.

Biltzarraren esparruan, bisitaldi bat antolatu zen Airbus-Hanburgoko FAL (Final Assembly Line) lerroaren margotze-hangarretara, A320, A321 eta A380 bana margotzeko lanak erakusteko. FALen instalazio horietan aparatuen fuselajea eta hegalak margotzen dira. Gainerako piezak, baita hegalaren atal mugikorrak ere, jadanik margotuta iristen dira.

IntAIRCOAT Conference 2019 proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko: https://www.intaircoat.com/

ECOLAND proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko: https://www.cidetec.es/eu/egitasmoak/surface-engineering-5/ecoland-3

CHOPIN proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko: http://www.chopin-project.eu/

Zabaldu: