KaRMA2020 proiektua azken txanpan

28/01/2019

CIDETECek koordinatzen duen KaRMA2020 proiektua azken urtera iritsi da (bi urtekoa da), eta, Valentzian (Espainia) egin du segimendu-bilera, AIMPLAS zentro teknologikoan.

Gaur egun, proiektuaren azken fasea lantzen ari dira, helburutzat harturik industriarako zenbait lehengai sortzea oilasko-lumak erabiliz: poliuretanozko estaldurak, keratina, bioplastikoak, ehun eta erretxina termoegonkorrak. Lehengai horiek proiektuaren hurrengo aldian baliozkotuko dira, eta, horretarako, ongarriak, packaging biodegradagarria, ehun teknikoak eta biokonpositeak fabrikatuko dira. Horietan guztietan, jatorri fosileko lehengaien ordez, KaRMA2020 proiektuan garatutako iturri berriztagarrietatik lortutako lehengaiak erabiliko dira.

Zabaldu: