Mat4Rail-ek aurkezpenekin, posterrekin eta erakusleekin parte hartuko du Parisko Shift2Rail proiektuen azken ekitaldian

25/09/2019

Irailaren 17an, PIVOT, Mat4Rail, Run2Rail eta FairStations proiektuen Shift2Rail-eko azken ekitaldia egin zen Parisen. Ekitaldi horretan, proiektu horien emaitza nagusiak aurkeztu ziren. Shift2Rail-en Innovation Program 1 (IP1): “Efficient technologies for high capacity trains” ekimenaren parte dira guztiak. IP1 horretan, Shift2Rail-ek "TD 1.3, 1.6 eta 1.7 erakusle teknologikoak (TD)" deritzonak hartzen ditu MatRail proiektuak barnean; hau da, trenaren kutxetako, ateetako eta barrualdeko erakusleak.

CIDETEC Surface Engineering taldeko bi kide izan ziren bertan: Elena Jubete doktorea, Mat4Rail proiektuaren koordinatzailea, eta Alaitz Rekondo doktorea, "WP2: ibilgailuetarako material berriak" Work Package taldeko burua.

Ekitaldian, besteak beste, proiektuen helburuak eta emaitza nagusiak aurkeztu zituzten koordinatzaileek: Paul Böttcher (PIVOT, Bombardier Transportation), Elena Jubete (Mat4Rail, CIDETEC Surface Engineering), Marta Andreoni (Run2Rail, UNIFE) eta Umberto Battistta (Fair Stations, STAM). Gainera, TD bakoitzari buruzko aurkezpen espezifikoak egin ziren. Mat4Rail proiektuaren kasuan, askotariko prototipoak erakutsi ziren: WP6 taldean garatutako eserleku ultraarinak, WP5en metodologia disruptiboen bitartez egindako aluminiozko atea, treneko konektagarritasuna hobetzeko WP7ren "Plug and Play" sistemak, suaren aurka HL2a gainditzen duten konpositeen laginak (WP1), eta WP8 barruan tren kabinarako diseinu modularra erakusten duen prototipo birtuala. Prototipo eta erakusle horiek argi eta garbi erakutsi zuten zer-nolako emaitza iraultzaileak lortu dituen Mat4Rail-ek tren arinagoak eta modularrak egiteko.

Ekitaldiak 90 bat parte-hartzaile bildu zituen: trenetarako teknologia, material eta osagaien ekoizleak, zerbitzuen hornitzaileak, fabrikatzaile handiak eta trenbidearen munduko beste enpresa garrantzitsu batzuk.

Zabaldu: