Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duenak, bere 191. artikuluan xedatzen du Administrazio Publikotzat hartzen ez diren eta kontratazio-organo diren entitateek, arau harmonizatuaren menpe ez dauden kontratuetan, beren barne-prozedurak arautzeko dagozkion jarraibideak onartuko ditu publizitate, lehia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera, eta kontratuetan parte hartzeko interesa duten guztien eskura jarriko ditu haiek araututako kontratuak esleitzea, eta kontratazio-erakundearen kontratatzailearen profilean argitaratzea.

CIDETEC Fundazioaren Kontratatzailearen Profilaren lizitazio eta esleipen deialdiei buruzko informazio guztia, Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Plataforman aurki daiteke, “CIDETEC” zehaztuz “Botere adjudikatzailea” eremuan.