APRINHA

APRINHAMikrobioen aurkako farmakoak emateko modua hobetuko duten inhalazio bidezko formula berriak

- Start: 01/01/2023
- End: 30/12/2025
- Budget:  1,535,373€

Partners:

University of Zurich (Coordinator)
- Fraunhofer ITEM
- CIDETEC
- INSERM U1070
- Latvian Inst. Org. Synth.
- RISE Research Institute of Sweden AB

- Inhalation Sciences AB

Website:

https://www.jpiamr.eu/projects/aprinha/

The project:

Azken hamarkadan asko zabaldu da mikrobioen aurkako farmakoak inhalazio bidez emateko ohitura; izan ere, horrela, farmakoak gehiago kontzentratzen dira arnasbideetan ahotik edo bide parenteraletik hartuz gero baino. Horri esker, beheko arnasbideetako infekzioei aurre egiteko tratamenduak oso eraginkorrak izaten dira. Hala eta guztiz ere, inhalazio bidezko formulak garatzea ez da erraza, eta askotariko oztopoak eta mugak gaindituko dituzten teknologiak behar dira hori lortzeko. Beheko arnasbideetako infekzio akutuekin ospitalizatuta dauden pazienteak tratatzeko, farmako injektagarriak lainoztatu egiten dira, inhalazio-metodo «ez apropos» gisa. Horren ondorioz, farmakoa ez da behar bezala ematen, ez delako modu eraginkor batean sartzen infekzioaren eremuan eta biogeruzetan. Horrenbestez, formula berritzaileak garatu dira, nanopartikuletatik hasita, farmakoa infekzio-guneetan lagatzeko prozesua hobetzeko, biogeruzan txertatzen dela ziurtatzeko eta farmakoak dagozkion infekzio-guneetan duen kontzentrazioa areagotzeko, hura askatzeko eta garbitzeko prozesua kontrolatuta. Horrek emaitza onak eman ditu bazilo piozianikoaren aurkako antibiotikoen kasuan eta beheko arnasbideetako infekzio kronikoak tratatzeko. Hala eta guztiz ere, orain arte ez da garatu beste patogeno batzuei aurre egiteko eta beheko arnasbideetako infekzio akutuak dauzkaten paziente ospitalizatuak tratatzeko inhalazio bidezko formula ahaltsurik. Gure proposamena da formulen alorreko azken aurrerapen teknologikoak erabiltzea apramizina emateko inhalazio bidezko bost formula garatzeko, eta haien farmakozinetika, segurtasuna eta eraginkortasuna modu lehiakorrean ebaluatzea Acinetobacter baumannii bakterioarekin kutsatutako animalietan; horrela, mikrobioen aurkako beste farmako batzuetarako ere kasu-azterketa bat egotea lortuko baita.

CIDETEC'S role in the project:

CIDETEC Nanomedicine-k apramizinaren nanoformula bat garatu eta ekoiztuko du, destrano-kate bakuneko (KuDa) nanopartikula patentatuak erabilita, farmakoaren bioerabilgarritasuna hobetzeko eszipiente gisa.

Financer:

Inhalation Sciences AB 

Compartir: