Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

CIDETEC 2016 Sariak esleitu dira

08/05/2017

Hautagaitzetako epaimahai ebaluatzaileko buru izan den Iluminada Gallardo Doktoreak, 2016. edizioari dagozkien sarien epaia ezagutzera eman du.

"Ikerketa zientifikoa" ataleko CIDETEC 2016 Saria, 4.000 euroko dirusaria duena, Kataluniako Nano-zientzia eta Nanoteknologia Institutuko PEDRO GOMEZ ROMERO irakasleak ordezkatutako ikerketa taldeak azken lau urteetan Elektrokimikaren Ikerketan garatutako lanari esleitu zaio.

Bestalde, "Ikerlari Gazteak" ataleko CIDETEC 2016 Saria, 2.000 euroko dirusariaz, Kopenhageko Unibertsitateko MARIA ESCUDERO ESCRIBANO hautagaiarentzat izan da.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gallardo doktoreaz gain, Alikanteko Unibertsitateko Vicente Montiel doktoreak, Burgoseko Alvaro Colina Santamaria doktoreak eta CIDETEC eko Hans-Jürgen Grande doktorearen idazkari gisa jardun duen Kantabriako Unibertsitateko Inmaculada Ortiz Uribe doktoreak osatu dute epaimahaia.

CIDETEC Sarien helburua, era guztietako teknologia elektrokimikoen azterketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta eraberritze industriala bultzatzea da. Ikerketa Zientifikoa ataleko hautagaiak ebaluatzeko irizpideri dagokionez, kalitate zientifikoaren ondorengo alderdiak hartu dira kontuan , emaitzen garrantzia, ezargarritasun industriala eta Elektrokimikaren inguruan egindako ikerketaren alderdi berritzailea. Bestalde, Ikertzaile Gazteak ataleko hautagaiak ebaluatzeko, ekoizpen zientifikoa , hautagaiaren CV aren bikaintasuna eta Elektrokimikaren aurrerabiderako egindako ekarpena izan dira erabilitako irizpideak.

Sariak, 2017 ko Uztailean Vitoria-Gasteiz en gauzatuko den RSEQ en XXXVIII. Elektrokimika Taldearen Bilkurarekin bat eginez emango dira. Bilkuran zehar, atal bakoitzeko irabazleek hitzaldi bat emango dute euren hautagaitzaren edukiaren inguruan.

Zabaldu: