ENTITATE
HANDI BAT

DATU ESANGURATSUAK

0

ko diru sarrerak 2022 an

0

Pertsona plantillan
(ikertzaileen %54
doktoreak dira)

0

Europar egitasmoren zuzendaritza(HEU eta H2020)

0

bezero I+G ean azken 5 urteetan

2000. urtetik hasita, CIDETEC ek ekoizpen sektore ezberdinetako enpresekin I+G egitasmoak garatu ditu. Aldi berean, beste bazkide industrialekin lankidetzan, CIDETEC ek, garapenen industrializazioan diharduten 6 enpresa berri sortu ditu.

EMAITZA

    0

    Patenteen familia

    0

    Azken 5 urteetan 250 egitasmotik gora enpresekin

    0

    ISI argitalpen azken 5 urteetan

7 NTBFs

CIDETEC en jarduera bereziki bizia da Europar Batasunean, bertako Zazpigarren Marco Programako 34 egitasmotan parte hartuz, eta hauetako 8 ren buruzagitza izanik. Jarduera honek aurrera darrai egungo Horizonte 2020 Europar programaren baitan, bertan CIDETEC ek 31 egitasmotan parte hartzen du eta hauetariko 12 ren buruzagitza izanik.

CIDETEC BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea da. Aliantza hori 4 ikerketa-zentrok eta 12 IKZek, SPRI Taldeak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Aldundiek osatzen dute. Aliantzaren helburua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetza areagotzea da.

BAZKIDE HANDIAK

CIDETEC irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, bere patronatua enpresa pribatuaren izen handiko entitateek, administrazio publikoak eta unibertsitateak osatzen dute.

  • Autobus eta Autokarren sektorean buru den enpresa-taldea izateaz gain, izen handikoa esate baterako, trenbide, elektronika, komunikazio (konektagarritasuna) eta txandakako makineriaren sektoreetan, 90 herrialde baino gehiagotan du merkataritza ordezkaritza.

  • Zehaztasun altuko mekanikan buru den talde teknologikoa, Aeronautika, Osasun, Ingurumen, Zientzia eta Ontzi metalikoen inguruan diharduten hamar bat enpresaz osatua

  • Energiaren ekoizpen, banaketa eta merkaturatzearen inguruan diharduen enpresa-taldea; nazioarte mailan izen handiko enpresetako bat izateaz gain, Espainia mailan elektrizitatearen ekoizpenean bigarrena eta munduko sektore eolikoan buru dena.

  • Munduko automobil marka nagusien hornitzailea den industria taldea , automobilgintzaren sektoreko apainketan nahiz konplexutasun funtzional altuko piezetan izen handikoa.

  • Oso sektore ezberdinetan, eta bereziki automobilgintzaren munduan aplikazioa duten akabera organiko nahiz ez organikoetan aditua den enpresa.

  • Euskal autonomia Erkidegoko Unibertsitate Publikoa, 3 kanpusetan antolatuta 20 fakultate eta ikastetxe biltzen ditu, non 88 gradu titulazioz gain, post-gradu, master eta doktorego titulazio anitz eskaintzen diren.

  • BIC GIPUZKOA enpresa berritzaile berrien sorrera prozesuan lagungarri izateaz gain, kultura ekintzailearen babes eta sustapenean eragile aktiboa da.

  • Gipuzkoako lurralde historikoko gobernu-organoa. Probintziako diputazioen berezko konpetentzia arruntez gain, Euskadiko lurralde historikoko kide izatetik ondorioztatutako konpetentzia espezifikoetan dihardu.

  • Petronor petrolioaren sektorearen industria abangoardian dago eta bere ingurunearen tradizio zein hurbiltasunaren espiritua adierazten du. Hari zor dio ekoizteko duen indarra. Petronorrek, urtean 12 milioi tonako produkzio ahalmena duela, Espainiako findegirik handiena da, eta bere produkzioaren heren bat pasatxo esportatzen du. Plantillan 928 langile ditu, eta beste 6.200 pertsonarentzako enplegua sortzen du zehar bidez.

  • Eusko Jaurlaritza botere exekutiboa gauzatzen duen eta eskualdeko administrazioa Euskal Herrian zuzentzen duen erakundea da. Lehendakariak, lau urtez behin Eusko Legebiltzarreak hautatua, eta berak izendatzen dituen zinegotziek osatzen dute Eusko Jaurlaritza. Bere egoitza Gasteizen dago, Euskal Herriko administrazio komunen kokalekua.