CIDETEC-en egin da BYEFOULING proiektuaren lehenbiziko jarraipen-bilera

06/06/2014
BYEFOULING proiektuaren ordezkariak CIDETEC-en bildu dira proiektuaren lehenengo fasearen emaitzak azaltzeko

Maiatzaren 27 eta 28an, CIDETEC-en bildu ziren BYEFOULING proiektuaren patzuergoaren ordezkariak, Europako 11 herrialdetatik etorritako 19 ikerketa-taldek eta enpresak eratua. Proiektuak, 2013ko abenduaren 1ean abiarazia, toxikotasun baxuko antifouling estalki ekologikoen garapena eta ekoizpena ditu helburu, eskala handian, ontzietan eta kolonizazio biologikoaren mendeko beste itsas egitura batzuetan aplika daitezen.

 

Lehenbiziko jarraipen-bilera horretan, patzuergoko kideek proiektuaren lehen fasearen emaitzak azaldu eta aztertu zituzten; lehen fase hori, funtsean, proiektuan hasieran proposaturiko antifouling aukeren ebaluazioan oinarritu da: alga-jatorriko biozida natural berriak, quorum sensing delako inhibitzaileak, proteina xurgatzeko inhibitzaileak eta materiale estrukturalak. 

Zabaldu: