NADCAP egiaztapena eskuratu du CIDETECek

20/11/2017

Saiakuntza ez-suntsitzaileak (NDT) egiteko NADCAP egiaztapenaren bidez, sektore aeronautikoan duen posizioa indartu du CIDETECek. Egiaztapen horrek erakusten du CIDETEC gai dela gainazalen azterketak aeronautikako estandar zorrotzen arabera egiteko.


Nazioarteko egiaztapen ospetsu horren helburua da sektore aeronautikoko produktuen fabrikazio-prozesuak eta kalitatea hobetzeko programak eta zerbitzuak martxan jartzea. 1990ean sortu zen, eta Performance Review Institute (PRI)k ematen du, hau da, sektore aeronautikoko eraikitzaile nagusiak —hala nola  AIRBUS, BOEING, BOMBARDIER eta GE Aviation— biltzen dituen nazioarteko erakundeak.

NADCAP egiaztapenaren bidez, sektore aeronautikoko produktu edo zerbitzuak emateko gaitasuna eta fidagarritasun teknikoa aitortzen dira nazioartean, eta, horregatik, enpresa handiek egiaztapen hori erabiltzen dute aeronautika-arloko osagaietarako prozesu bereziak gauzatuko dituzten hornitzaileak hautatzeko.

Egiaztapen hau eskuratzea eta Clean Sky-ren azken deialdian lortutako arrakasta duela urtebete CIDETEC Surface Engineering-ek martxan jarritako estrategiaren emaitza dira. Hain zuzen, estrategia horren helburua da sektore aeronautikoko gainazalen tratamenduan eragile nagusietako bat izatea CIDETEC.

Zabaldu: