Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Tenperatura altuko PEM erregaiko pilak energia elektrikoa eta beroa batera sortzeko sistemetarako

03/06/2014
IK4-CIDETEC tenperatura altuko erregaiko piletarako elektrokatalizatzaileen eta mintz–elektrodo mihiztaduren hobekuntzak ikertzen ari da DeMStac proiektu europarraren baitan

IK4-CIDETEC, DeMStack proiektu europarraren baitan, tenperatura altuko PEM erregaiko pilen teknologian oinarrituriko stack baten osagaien hobekuntzan parte hartzen ari da. Ikerketa Foundation for Research and Technology HELLAS delakoak koordinatzen du eta bi helburu ditu: erregai-prozesadore batekin konbinatuta 1 kWe-ko stack bat eraikitzea eta denbora-tarte luzeetara haren egonkortasuna zehaztea.

 

Patzuergoak, zeinen ordezkariak joan den maiatzaren 15ean bildu ziren IK4-CIDETEC-en proiektuaren jarraipenerako bigarren bilera egiteko, tenperatura altuko mintz-erregaiko pilen arloan Europako erreferentzia diren beste zentro batzuen laguntza ere badu, esaterako, Institute of Chemical Engineering and High Temperature Chemical Processes (FORTH/ICE-HT, Grezia) institutuarena eta HelbioPrototecheta Advent enpresena.

 

Tenperatura altuko PEM erregaiko pilek osagai periferiko gutxiago behar dituzte, energia kontsumo osagarriak murrizten dituena. Gainera, erresistenteagoak dira karbono-monoxidoaren moduko kutsatzaileen aurrean, beraz, beste erregai-pila mota batzuekin alderatuta, kalitate txikiagoko hidrogenoz elika daitezke. Abantaila horiei eta beste batzuei esker, erregaiko pila mota honek eraginkortasun handia eskaintzen du.

 

IK4-CIDETEC-ek proiektuari egiten dion ekarpena tenperatura altuko erregaiko piletarako elektrokatalizatzaileen eta mintz–elektrodo mihiztaduren hobekuntzan datza, teknologia horretan aurretik duen eskarmentua tarteko.

 
Ikerketa-patzuergoa lantzen ari den aplikazioak energia elektrikoaren eta beroaren sorkuntza konbinatuaren (CHP) esparrura daude bideratuta nagusiki, teknologia honen erabileraren eragin ekonomikoa aztertzeko helburuarekin.

 

Zabaldu: