BATWOMAN

BATWOMANBateria-zelulen ekoizpen europarra, karbonoan neutroa, prozesu jasangarri eta berritzaileak dituena eta elektrodoak 3Dn diseinatzen dituena fabrikaziorako

- Hasiera: 01/09/2022
- Amaiera:  31/08/2025
- Aurrekontua: 4.8 Million €

Partaideak:

-        Austrian Institute of Technology GmbH (AIT- Koordinatzailea)

-        CIDETEC Energy Storage (CIDETEC)

-        Karlsruher Institut für Technologie (KIT)

-        Universität Duisburg – Essen (UDE)

-        Sovema S.p.a (SOV)

-        Mathews International GmbH (Saueressig)

-        RISE Research Institutes of Sweden AB (RISE AB)

Webgunea:

https://batwoman.eu/

Proiektua:

BatWoMan proiektuan, litio-ioizko bateriak ekoizteko kontzeptu jasangarri eta errentagarri berriak garatzen dira, Europar Batasunaren barruan karbonoan neutroa den zelulen ekoizpenerako bidea irekiz.

Hiru egitasmo teknologiko nagusiri laguntza digitala emango zaie eta, horretarako, Adimen Artifiziala baliatzen duen plataforma berritzaile bat sortuko da, tresna adimendunak eskuratzeko, proposatutako ekoizpen-urrats indibidualen jasangarritasuna eta eraginkortasuna etengabe monitorizatzeko, eta bateriaren datuetarako gune bat garatzeko, zelulari buruzko atzeko planoko datu garrantzitsuak emango dituena.

Horrela, bada, BatWoMan proiektuari esker, zelulen ekoizpen-kostuak % 63,5 inguru murriztuko dira, eta zelulak ekoizteko behar den energiaren kontsumoa, berriz, % 52,6; horrenbestez, baterien ekoizpen jasangarrian Europako aitzindari izatea lortuko dugu.

 

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC Energy Storage enpresak bideratuko du litio-ioizko baterietarako elektrodoen ekoizpena, fabrikazio-teknika jasangarriak erabilita eta energia-kontsumo txikia eginez, karbono-aztarna txikiarekin eta konposatu organiko lurrunkorrik (KOL) gabe. CIDETEC enpresan badugu know-how edo metatutako ezagutza lohien formulazioaren garapenari, estaldura-prozesua optimizatzeari eta bateriak fabrikatzeko prozesuan zelulak muntatzeari buruz. CIDETEC enpresak disolbatzaile gutxiago erabilita burutuko du elektrodoak prozesatzeko prozesua, eta eguneratutako prozesua optimizatuko du. Horretaz gain, CIDETEC enpresak zelula ekologikoak muntatzeko eta testatzeko jardueretan lagunduko du; zehazki, zelulak eratzeko hainbat protokolo identifikatuko ditu CIDETECek (literaturan eta proiektuan berean oinarrituta), eratzeko denbora gutxiago behar izan dadin zelularen azken errendimendua berdina izanik.

Modelizazio-jarduerei dagokienez, CIDETEC enpresak baterien fabrikazioa optimizatzen lagunduko du, datuetan oinarritutako modelizazio-planteamenduen bitartez. Horretarako, ezinbestekoa da datu esperimental onenak biltzea. Hori lortzeko, makinaren parametroak eta irteerako propietateak hautatu behar dira fabrikazio-urrats bakoitzean eta, gero, Esperimentu Diseinu (DoE) pertsonalizatua sortu, sarrera/irteera aldakortasuna maximizatzeko eta, aldi berean, ahalik eta esperimentu gutxien egin behar izateko. Esperimentu horiek datuak biltzeko egingo dira, 

 

Finantzatzailea:



Zabaldu: