NoVOC

NOVOCKOLak desagerraraztea baterien fabrikaziotik prozesamendua lehorrean edo hezean eginez.

- Hasiera: 01/09/2022
- Bukaera: 31/08/2026
- Aurrekontua: 
5.415.727,00

Partaideak:

-        RISE RESEARCH INSTITUTES OF SWEDEN AB (Koordinatzailea)

-        TECHNISCHE UNIVERSITAET BRAUNSCHWEIG

-        UPPSALA UNIVERSITET

-        NANOPOW AS

-        TALGA AB (TAL)

-        KANSAI ALTAN BOYA SANAYI VE TICARET ANONIM SIRKETI

-        CENTRO RICERCHE FIAT SCPA

-        GRAPHMATECH AB

-       CIDETEC ENERGY STORAGE

-        LATVIJAS UNIVERSITATES CIETVIELU FIZIKAS INSTITUTS

-        AVESTA BATTERY & ENERGY ENGINEERING

-        AIT AUSTRIAN INSTITUTE OF TECHNOLOGY GMBH

-        COMMISSARIAT A L ENERGIE ATOMIQUE ET AUX ENERGIES ALTERNATIVES

-        CUSTOMCELLS HOLDING GMBH

-        VARTA MICROBATTERY GMBH

-        EUTEMA RESEARCH SERVICES GMBH

-        SOCIETE NOUVELLE D'AFFINAGE DES METAUX-SNAM

Webgunea:

https://www.novoc.eu/

Proiektua:

NoVOC proiektuan, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren prozesamendu-teknikak lantzen dira, litio-ioizko baterietarako osagai zelularren eta elektrodoen eskala handiko fabrikazioari aplikatzeko. NoVOCen jarduerak honako gai hauetara bideratzen dira:

 

  1.       Karbono-aztarna txikiagoa duten zelulen fabrikazioa Europan.
  2.       Elektrodoak eta zelulak fabrikatzeko teknika jasangarri berriak, energia-kontsumo txikikoak eta konposatu organiko lurrunkorrik (KOL) isuri gabe.
  3.       Elektrodoen estalduren ekoizpenean disolbatzaile organikoak desagerrarazteko teknikek murriztu egiten dituzte disolbatzaileak berreskuratzeko sistemari lotutako kapital-kostuak.
  4.       Lehorreko fabrikazio-teknikak, azken belaunaldiko materialak erabilita.
  5.       Zirkuitu itxien industrializazioa eta fabrikazio-prozesuetako balio txikiko substantzia kimikoak balio handiko produktu bihurtzeko prozesuen diseinua.

 

NoVOC proiektuan, automobilgintzako baterietarako elektrodoak fabrikatzeko bi teknologia lehiakor diseinatu eta frogatuko dira, uretan eta lehorrean egitekoak, Europako ekoizpenera bideratuta. NoVOC proiektuan proposatutako berrikuntzen helburua zelulak fabrikatzeko prozesua hobetzea da, elektrodoen bi prozesu berri txertatuta, eta automobilgintzako zelulak bi formatutan (poltsa eta zilindroa) fabrikatu daitezkeela frogatuko da, betiere disolbatzaile organiko toxikorik erabili gabe, egungo zelula-fabrikazioaren kostuaren zati batean.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC erakundean badugu know-how edo metatutako ezaguna nahikoa bateriak fabrikatzeko prozesuan tinten formulazioa garatzeko, estaldura-prozesua optimizatzeko eta zelulak muntatzeko. CIDETECek ur-oinarriko anodoaren formulazioa garatuko du, eta hobetutako prozesua optimizatuko du, zelularen errendimendua areagotzeko, fabrikazio-prozesua arintzeko eta kostuak murrizteko, betiere karbono-aztarna murrizteko asmoz. Horretaz gain, CIDETECen, zelulak testatzeko probetan lagunduko dugu, batik bat, segurtasunari dagokionez, eta zahartutako zelulen post-mortem azterketak egiten ere arituko gara.

Finantzatzailea:



Zabaldu: