RESPECT

RESPECT: Flexible, safe & efficient REcycling of Li-on batterieS for a comPetitive, circular, and sustainable European ManufaCTuring industry

- Start: 01/07/2022
- End: 30/06/2026
- Budget: 8 906 936€

Partners:

ORANO Mining  (Coordinator)
-
CIDETEC Energy Storage
- COMMISSARIAT A L ENERGIE ATOMIQUE ET AUX ENERGIES ALTERNATIVES (CEA)
- AALTO KORKEAKOULUSAATIO SR (AALTO)
- CHALMERS TEKNISKA HOGSKOLA AB (CHALMERS)
- FUNDACION CIDETEC (CIDETEC)
- WESTFAELISCHE WILHELMS-UNIVERSITAET MUENSTER (WWU)
- MORROW BATTERIES AS (MORROW BAT)
- VIANODE AS (VIANODE AS)
- METSO OUTOTEC FINLAND OY (METSO OUTOTEC)
- LOMARTOV SL
- FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FORDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG EV (Fraunhofer)
- ASSOCIATION EUROPEENNE DES FOURNISSEURS AUTOMOBILES (CLEPA)
- I.C. BELGIUM SCRL (CLERENS CONSULT)
- COUP' INDUS (COUP'INDUS)
- GEFCO (GEFCO SA)

Website:

https://www.respect-recycling.eu/

The project:

RESPECT proiektua Europar Batasunak —Horizonte Europa ikerketa- eta berrikuntza-programaren esparruan— eta BATT4EU elkarteak finantzaturiko proiektua da, eta helburu hau du: Europako baterien ekosistemari ekarpena egitea eta, hala, baterien Europako hornikuntza-katea garatzen laguntzea.

RESPECT egitasmoaren xede nagusia litio-ioizko bateriak birziklatzeko prozesu global bat garatzea da. Prozesu horrek malgua, moldagarria eta segurua izan beharko du moduluari dagokionez, eta aurretratamendu-etapak (adibidez: segurtasunez irekitzea, modulu berritzaileak desaktibatzea, material aktiboak eskuratzeko teknologiak...), hidrometalurgia osoa eta zuzeneko birziklapena bilduko ditu. Lehendik abian diren prozesu-unitateak ez ezik, garapen berritzaile eta ekologikoetan oinarrituriko berriak ere baliatuko ditu, kontuan izanik gai izan beharko dutela pisuan % 90etik gorako berreskuratze-tasa/efizientzia lortzeko.

Proiektuak kontuan hartzen ditu litio-ioizko baterietako produktu kimikoen aldakortasuna (NMC, LFP, NCA, LMO), egoera (zaharkituak, hondatuak, EoL, txatarra) eta aplikazioak (VE, energia biltegiratzeko sistema [SSE]). Ikuspegi integralak litio-ioiak birziklatzeari loturiko balio-kate osoa hartzen du, hasi lehengaien logistikatik, hautaketatik eta sailkapenetik, harik eta litio-ioizko baterietan ahalik eta baliabide gehien berreskuratzea helburu duten birziklatze-unitateen prozesu berriak diseinatu eta integratzeraino. Birziklatze-prozesu disruptibo, malgu, jasangarri eta moldakorrez osaturiko kate logiko bat proposatzen du, irekitzeko eta desaktibatzeko segurtasun-alderdiak kontuan hartuta. Era berean, hidrometalurgia osoari edo zuzenean birziklatzeari heltzen dio, tratatu beharreko litio-ioizko baterien arabera, eta, hala, baterietarako materialen hurrengo sorkuntza garatzen laguntzen du.

CIDETEC'S role in the project:

CIDETECek litio-ioizko poltsa-gelaxkak fabrikatuko ditu, eta gelaxkak ziklatu, erreferentziazko materialekin eta material birziklatuekin. Lorturiko emaitzei esker, portaera elektrokimikoa alderatu ahal izango da, dela birziklatze-etapen aurretik, dela ondoren. Eta, horri esker, birziklatze-ibilbide bakoitzaren eraginkortasunari buruzko ondorio bat atera ahal izango da. Kontzeptu-proba garrantzitsu bat izateko, 1 Ah-ko (6 x 10 cm²-ko) 25 poltsa-gelaxka fabrikatuko dira birziklatze-ibilbide bakoitzeko.


Financer:



Zabaldu: