DRYCOAT

DRYCOATElektrolitoak lehorrak, estaldurak masiboki aplikatzeko

- Hasiera: 01/07/2022
- Bukaera: 31/12/2024
- Aurrekontua: 1.020.037,50 €

Partaideak:

- Steros GPA Innovative S.L. (Spain)
-
DryLyte, S.L. (Spain)
-
Bionic Surface Technologies GmbH (Austria)
- CIDETEC Surface Engineering (azpikontratatua).

Proiektua:

DRYCOAT proiektuaren helburu nagusia gainazalen tratamendurako (hala nola estalketa eta anodizatzea) prozesu seguruak eta jasangarriak garatzea da, elektrolito lehorretan oinarrituta. Proiektuaren asmoa elektrolito likidoak solidoekin ordezkatzea da, baita estaltzeko nahiz anodizatzeko egun erabiltzen diren bainu eta lerroen ordez beste produkzio-sistemekin erraz integratzen den makina bat erabiltzea ere. Garatutako soluzioak bitxigintzarako (kobreztaketa eta nikeleztaketa) eta biomedikuntzaren merkaturako (titanio bidezko anodizatzea) baliozkotuko dira. Hona hemen garatutako elektrolito lehorren abantaila nagusiak:

·        Estalketa elektrolitikoaren eta anodizatzearen prozesuak seguruagoak eta ekologikoagoak dira.

·        Gainazalaren akabera berdina da produktu osoan zehar, estalduraren lodierari dagokionez.

·        Hidrogenoaren ondorioz hauskortasuna areagotzea ekiditen da.

·        Elektrolitoak ingurumena errespetatuz birziklatzen dira, eta hondakinen ezabaketaren kostuak murrizten.

·        Ez dira hain tenperatura altuak erabili behar.

DRYCOAT izugarrizko aurrerapausoa da gainazalen tratamenduaren eraginkortasunari eta segurtasunari dagokionez, eta fabrikatzaile txikiagoei ere prozesua erabiltzeko aukera ematen die.

CIDETEC-en zeregina proiektuan:

CIDETEC Surface Engineering erreferentziazko zentro bat da gainazalen tratamenduaren arloan; izan ere, eskarmentu handia du teknologia elektrokimikoen arloan. Proiektu osoan zehar, Espainiako bi bazkideek azpikontratatuko dute zentroa. CIDETECek anodizatzeko eta estalketarako elektrolitoak garatzen lagunduko du, baita prozesua optimizatzen ere. Halaber, elektrolitoak ahitu ondoren haiek birsortzeko aukera ikertuko du CIDETECek, eta garatutako teknologiak bitxigintzarako eta biomedikuntzaren arlorako baliozkotzeko erakusleak fabrikatzen lagunduko du.

Finantzatzaileak:


   

Zabaldu: