exFan

exFanberreskuratze-sistema berritzailea, erregai-pilaz elikatutako hegazkin elektrikoen propultsio-sistemetan exergia maximizatzeko anergiatik abiatuta.

- Start: 01/12/2023
- End: 30/11/2027
- Budget: 3.984.082,50€

Partners:

CIDETEC Surface Engineering (Coordinator)

- ADVANCED DRIVETRAIN TECHNOLOGIES GMBH

- TECHNISCHE UNIVERSITAET WIEN

- TECHNISCHE UNIVERSITAET MUENCHEN

- INNOVATION IN RESEARCH & ENGINEERING SOLUTIONS

- EGILE MECHANICS SL

- EASN TECHNOLOGY INNOVATION SERVICES BVBA

- FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FORDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG EV

- DEUTSCHES ZENTRUM FUR LUFT – UND RAUMFAHRT EV

- POWER ID GMBH

 

Website:

https://exfan-project.eu/

The project:

2050. urterako abiazioaren neutraltasun klimatikoko helburua betetzeko, funtsezkoa izan daiteke aireontzien hidrogeno bidezko propultsioa. Baina zenbait erronkari aurre egin beharko zaie hori lortzeko, hala nola kudeaketa termikoari eta hegazkineko erregai-pilen beroaren disipazioari. Kontuan izan behar da erregai-pila batek sortutako elektrizitate watt bakoitzeko bero watt bat sortzen dela hondar gisa. Zalantzarik gabe, abantaila handia litzateke bero hori berreskuratu ahal izatea gerora erabiltzeko. exFan proiektuak berrikuntza horretan lan egingo du, propultsio-sistemaren gondolan bero-trukagailu kanalizatu bat sartuz. Hondar-berotik abiatuta bultzada sortuko du, hodi termo-aerodinamikoaren efektua edo «Meredith efektua» (ME) erabiliz. ME erabiliz bero-trukagailu arin bat diseinatzea eta hondar-beroa berreskuratzea etorkizun handiko gaiak dira, eta xehetasunez ikertuko dira. exFan sistema megawatt klaseko haizagailu elektrikoko propultsio-sistema batean sartuko da, hidrogenozko erregai-pilen teknologiaz elikatuta. Bero-trukagailuak diseinu bionikoa izango du, eta gainazalean akabera egokia emango zaio partikulen pilaketa, korrosioa eta higadura eragozteko. Era berean, kudeaketa termikoko sistema berritzaile bat diseinatuko da hondar-beroaren kalitatea optimizatzeko eta propultsio-sistemaren bero-fluxua kontrolatzeko. Funtzionamendu-baldintza egokiak ere ikertuko dira. Simulazio-eredu bat sortuko da funtzionamendu-parametroak optimizatzeko. exFan sistemaren laborategiko lehen proba funtzionalek eredu hori egiaztatzeko balioko dute. exFan sistemaren berrikuntza iraultzaileei esker: i) Europako aireontzi-fabrikatzaileek ustiapen-kostuetan aurreztuko dute, ii) Europako industria aeronautikoak lehiakortasuna eta lidergoa mantenduko ditu nazioartean, eta iii) CO2 eta NOX isuririk gabeko aireontziak garatzeko bidean aurrerapauso handia emango da.

Mundu akademikoko, aeronautika-elkarteetako eta industriako diziplina anitzeko adituak biltzen ditu exFanek, kontseilu tekniko hautatu batek lagunduta. Clean Aviation eta Clean Hydrogen ere oso gertu izango ditu, haien arteko harreman estuaren bidez sinergiak sortzeko eta garapena bizkortzeko.

CIDETEC'S role in the project:

CIDETEC Surface Engineering da proiektuaren koordinatzailea. CIDETECek gainazaleko tratamenduak garatuko ditu, fabrikazio gehigarriko teknologien bidez sortutako bero-trukagailu berritzaileen diseinuan aplikatzeko. «Bainutik-kanpo» ikuspegia erabiliko da bero-trukagailuetan leunketa kimikoa eta nikelezko estaldura ez-elektrolitikoak egiteko, eta horrela lortuko da korrosioaren eta higaduraren aurka babestea eta inkrustazioaren aurkako propietateak ematea.

Financer:



Zabaldu: