CIDETECek UNE 166002:2014 ziurtagiria lortu du

24/01/2019

Cidetecek 166002:2014 arauaren ziurtagiria lortu du, zeinak baliozkotzen baitu zentroak I+G+Ba kudeatzeko duen sistema bat datorrela aipatutako arauaren arabera aplikatu behar diren eskakizunekin. Urtebete baino gutxiago behar izan du zentroak kudeaketa-eredu hori ezartzeko, eta, aldi berean, ISO 9001 arauaren 2015eko bertsiora egokitu du bere jarduna; ziurtagiriak berretsi du CICETECek betetzen dituela kalitatea kudeatzeko sistemen eskakizunak.

Hori lortzeko, erakundeak bi ikuskapen-fase gainditu behar izan ditu. Iazko urrian eta azaroan egin zituen biak SGSko auditore-talde batek, eta haiek egiaztatu zuten zentroaren I+G+Ba kudeatzeko sistemak betetzen dituela aipatutako baldintzak. Horretarako, zentroaren barne-prozesuak eta prozedurak berregituratu dira, bikaintasunera eta etengabeko hobekuntzara bideratutako kudeaketa-eredu integratua lortzeko.

Zabaldu: