ELEKTROKIMIKAKO bikaintasuna XII. CIDETEC 2015 Sariez saritua.

29/07/2016
Inmaculada Ortiz Uribe Doktoreak eta Eduardo Laborda Ochando Doktoreak, XII. CIDETEC sariak jaso zituzten, euskal zentro teknologikoaren izenean eta epaimahaiko lehendakari den Vicente Montiel Leguey Doktorearen eskutik. Alikanten 2016 -ko Uztailaren 17-tik 20 -ra bitartean ospatutako “RSEQ, Elektrokimikako Talde Espezializatuaren XXXVII. Bilera” -ren barruan jaso zituzten saria eta egiaztatze diploma.


Murtziako Unibertsitateko EDUARDO LABORDA OCHANDO Doktoreak 2.000 euroko diru saria, garaikurra eta egiaztatze diploma jaso zituen CIDETEC 2015 Sarien “Ikertzaile gazteak Elektrokimikan” atalean. 
CIDETEC 2015 Saria, “Elektrokimikako Ikerketa Zientifikoa” atalean, 4.000 euroko dirusaria, garaikurra eta egiaztatze diplomaz, “Garapen Jasangarrirako Elektrokimikaren Ekarpena” ikerlanarentzako izan zen eta Kantabriako Unibertsitateko INMACULADA ORTIZ URIBE irakasleak jaso zuen saritutako ikertzaileen izenean. 
CIDETEC Sariak, Espainiako ELEKTROKIMIKA -ko bikaintasunaren irudi bihurtu dira, eta RSEQ Elektrokimikako Talde Espezializatuaren jardueren nortasun ezaugarri dira. Datozen hilabeteetan, CIDETEC 2016 sarien deialdi berria aurkeztuko da, bere “Elektrokimikako Ikerketa Zientifikoa” eta “Elektrokimikako Gazte Ikertzaileak” ataletan. 

Argazki nagusian, ezkerretik eskuinera: CIDETEC 2015 Sarien epaimahaiko lehendakaria, Vicente Montiel Leguey Doktorea, Murtziako Unibertsitateko Eduardo Laborda Ochando Doktorea, Kantabriako Unibertsitateko Inmaculada Ortiz Uribe Doktorea eta,epaimahaiko kide den Iluminada Gallardo García Doktorea. 

Iturria: RSEQ Elektrokimikako Talde Espezializatuko Zuzendaritza batzordea. 

Zabaldu: