Bateria solidoen (SSB) ikerketa eta garapenerako laborategi berria

08/11/2022

CIDETEC Energy Storage-k bultzada bat eman die bateria solidoen inguruko jarduerei, punta-puntako ikerketa eta garapenerako laborategi bat inauguratu baitu

 

Teknologia berdeagoak eta energia biltegiratzeko gailu seguruagoak eta efizienteagoak (adibidez, energia-dentsitate handiagoa eta bizi-itxaropen luzeagoa dutenak) lortzeko bidean, bateria solidoek (SSB) funtsezko papera beteko dute; izan ere, teknologia hori iraultzailea izango da aplikazio berrietarako (garraio elektrikoa, energia biltegiratzea, etab.) baterien hurrengo belaunaldien garapenean.

CIDETEC Energy Storage-k garapen horretan ekarpen handiak egiteko konpromisoa hartu du eta, ondorioz, ikerketa eta garapenerako laborategi bat inauguratu berri dugu, elektrolito solido aurreratuekin eta karga handiko elektrodoekin lan egiteko.

Laborategi berrian, bateria solidoetan erabiltzen diren material iraultzaileen bideragarritasun industriala aztertuko da, baita eskala handitzeko jarduerak ikertu ere. Emandako aurrerapausoek ekarpen handia egingo diete industria arloko bezeroei eta Horizon programako nahiz eskualde-mailako hainbat proiekturi, hala nola SAFELiMOVE, SPINMATE edo Elkartek CICe 2021.

Zabaldu: