Cidetec Energy Storage 2021eko The Battery Show azokan izango da

29/10/2021

Datorren azaroaren 30ean, Stuttgarten, Europan erreferentea den baterien ekitaldia hasiko da, modu pretzenialean ospatuko dena

Bi urtez ekitaldi birtualak egunerokotasuna bete ondoren, CIDETEC Energy Storage azoka presentzial batean izango da berriro. The Battery Show, Europan erreferentea den baterien ekitaldia, Messe Stuttgart-en ospatuko da datorren azaroaren 30etik abenduaren 2ra arte, eta mundu osoko 10.000 bisitari eta 500 erakusketari baino gehiago biltzea espero du.

CIDETECek baterien ikerketan eta garapenean duen eskaintza osoa erakutsiko du, materialetatik hasi eta battery pack-etara, eta sistemetan integratzea barne hartzen duena. Nabarmentzekoa da zentroak eskaintzen duen bateriak testatzeko gaitasun-gehikuntza, abian jarri berri den MUBIL elektromugikortasun zentroari esker, Europako handienetako bat esparru honetan.

Gainera, CIDETECek ekitaldian zehar Proteo aurkeztuko du, bateriak diseinatzeko software berritzailea, hauen funtzionamendua ulertu, aurreikusi eta optimizatzeko aukera emango duena. Horri esker, etorkizuneko bateriak garatzeko eta merkaturatzeko epeak laburtuko dira.

Zabaldu: