CIDETEC Energy Storage-k Batteries and Critical Raw Materials (CRM) ekitaldian hartuko du parte

13/03/2019

Laster izango da CRM Day eguna, izenburu honekin: Transitioning to a low carbon and energy efficient economy: Battery Raw Materials vs CRMs behind the scene.

Critical Raw Materials Alliance-k (CRM Alliance) antolatu du ekitaldia. Hemen dago eskuragarri ekitaldiko agenda.

2019ko martxoaren 20an izango da biltzarra, Bruselan, Renaissance Brussels Hotel hotelean, eta bi mahai-inguru izango ditu: «Battery Raw Materials» eta «CRMs behind the scene».

CIDETEC Energy Storage-ko zuzendari Oscar Miguel Crespo doktoreak hartuko du parte ekitaldi nabarmen honetan, EGVIAren ordezkari gisa (European Green Vehicles Industrial Association). Hitzaldi gonbidatu bat emango du elektromugikortasuneko baterien inguruko gaur egungo erronkei eta teknologiei buruz, eta CRM materialek eskaintzen dituzten aukerak nabarmenduko ditu. Egun pil-pilean dagoen gaia da; horren erakusgarri, Europan askotariko ekimenak daude martxan bateriak ekoizteko tokiko ahalmenak ezartzeari dagokionez, bereziki jasangarritasunaren ikuspegitik.

--------------------------------------

Sektoreak sortu du Critical Raw Materials Alliance (CRM Alliance), CRM materialek Europako ekonomiarako duten garrantzia defendatzeko eta Europako CRM politika sendo bat sustatzeko. CRM materialen ekoizle nagusi, merkatari eta elkarteen ordezkaritza-erakundea da. Bere kideen bidez, CRM Alliance-k zerrendako 27 lehengai kritikoetatik ia guztiak ordezkatzen ditu, eta haien kopurua handituz doa etengabe.

European Green Vehicles Initiative Association (EGVIA) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat da. 2013an sortu zen eta, gaur egun, 84 kide ditu, bai automobilgintzaren, sistema adimendunen eta sare elektriko adimendunen sektoreetakoak, bai ikerketa-zentroetakoak eta unibertsitateetakoak.

Zabaldu: