Cidetec, Goi mailako Europar heziketarekin konpromisoa hartuta.

18/07/2017

Eredu  jasangarri batetarantz doan trantsizio energetikoan,  energiaren biltegiratzeak funtsezko zeregina du, eta  bi eremu nagusien bidez bideratzen da.  Alde batetik  garraioa, elektro-mugikortasunerantz doan joera geldiezina sendotzen ari da, bertan bateriak giltzarri izanik. Bestetik, sare elektrikoak, non biltegiratze elektrikoa ezinbestekoa den, bai energia berriztagarrien kudeaketa hoberenari begira bai eta energiaren erabilera eta banaketaren eraginkortasunaren hobekuntzarako ere.

Hau dela eta, zientifiko eta  teknologo berrien prestakuntza beharrezkoa da, energiaren  biltegiratzeko azken joeretan adituak izango direnak eta bereziki bateria aurreratuenen teknologietan .

Heziketa aurreratuaren garrantziaz jabetuta, CIDETEC ek ildo honetan doazen   nazioarteko  bi workshops etan modu aktiboan parte hartu du, bazkide den baterien inguruko  europar egitasmoen hedatze nahi prestakuntza programen zati gisa.

Hauetariko lehena, pasa de Ekainaren 23 an izan zen  Ulm en, Alemanian, Education and Training Centre for Innovative Energy Technologies (WBZU) erakundeak babestuta. Bertan Zinc based batteries Early Stage Researchers Seminar” a ospatu zen ZAS egitasmoaren europar partzuergoak antolatuta, honek, kostu baxuko izan eta bir-kargatu daitezkeen zinkezko baterietarako teknologia,  prototipo mailaraino garatzea du helburu. CIDETEC ek, egitasmoaren koordinatzaile zientifiko teknologikoa izan den heinean, mintegiaren antolaketan ez ezik egitarauan ere bere lekua izan du, gure bidelagun den Aroa Ramos en hitzaldi interesgarri batekin.

Bestalde, pasa berri den Ekainaren 27an “Energy materials for Lithium ion batteries Seminar for students and researchers” ospatu zen Turínen. MIntegi hau MARS-EV eta eCAIMAN, litio ioizko bateria aurretuen inguruko europar egitasmoen  partzuergoek , biek  elkarrekin batera antolatu zuten.  Hauetariko lehena CIDETEC ek koordinatuta, eta bigarrenean aldiz parteide gisa  ageri da.  Kasu honetan, gure bidelagun den Iratxe de Meatza izan zen hitzaldia emateko aukera izan zuena, hitzaldia, material aurreratuen bidezko litio ioizko baterien  ekoizpen eta eraikuntza kontzeptuen inguruan izan zen.

Zabaldu: