CIDETEC The Battery Show 2016 ektaldian.

30/09/2016
CIDETEC –eko ikertzaileak, irailaren 13-tik 15-ra bitartean, Novi, Michigan-en ospatu berri den “The Battery Show” ekitaldian izan dira.

“The Battery Show”, alor honen inguruan, urtean zehar izaten diren ekitaldi tekniko-industrial garrantzitsuenetako bat da eta ondorengo bi atalez osatzen da, erakustaldia eta hitzaldia. Erakustaldia elektro-mugikortasunari zuzendua izan da, baina aldi berean metatze geldikorra isladatuz. Egiz, nazioarte mailan ospatu diren ekitaldien artean zabalenetako bat izan da, materialetatik hasi eta battery pack eta aplikazioetaraino iristen den, baterien balore kate osoa hartuz. Era berean, makineria fabrikatzaile eta osagaien industria laguntzaileen gisako zenbait alderdik ere bere lekua izan dute. Hitzaldiei dagokionez, lehen mailako eragile teknologiko eta industrialen parte hartzea izan dute, gai esparru zabala jorratuz, esate baterako merkatua, teknologien joerak, fabrikazioa, baterien bigarren bizitza eta baita jabetza intelektualaren kudeaketa ere.

Zabaldu: