CIDETECek etorkizuneko emakume ikerlariei ongietorria egin die Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan

12/02/2024

Eskibel ikastetxeko hogei ikasle baino gehiagok bisitatu dituzte zentroaren instalazioak.

Bigarren urtez jarraian, Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan, CIDETECek ateak ireki ditu hogei ikaslek baino gehiagok hurbiletik ezagut dezaten emakumeek zientzian duten paper garrantzitsua. Eskibel ikastetxeko ikasleek zentro teknologiko baten lana ikusi ahal izan dute, eta zientziekin lotutako ikasketekiko interesa piztu zaie, lan-munduan eskaintzen dituzten aukerak aurrez aurre ezagutu dituztelako.

Idoia Urdampilleta, Energiarako materialen unitateko arduraduna, Alaitz Rekondo, Polimero eta konpositeen unitateko arduraduna, eta Soledad Larrocha, Pertsonen garapeneko zuzendaria arduratu dira etorkizuneko emakume ikerlari horiei CIDETECen instalazioak erakusteaz. Bisita gidatu bat egin dute laborategietan eta instalazio pilotuetan zehar, zuzenean ikus dezaten zertan datzan jarduera zientifikoa, eta zientziarekin lotutako ikasketak aukeratzeko orduan dituzten zalantzei erantzuteko.

Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko egunean egin zen bisita, otsailaren 11n.

Zientzia emakumeona ere bada!

Zabaldu: